Berlingo harresian Brézhnev eta Honecker elkarri musuka margotu zituen artista hil da

0

Dmitri Vrubel hil da, Leonid Brézhnev buruzagi sobietarraren eta Erich Honecker Alemaniako Errepublika Demokratikoko presidentearen arteko musu-grafiti ospetsuaren egilea. Berlinen hil da, 62 urterekin.

Dmitri Vrubel errusiar artista plastiko bat zen, eta bere lanik ospetsuena Berlingo harresiaren gainean 1991ko udaberrian margotu zuen grafitia izan zen. Harrezkero, Alemaniako hiriburuko turismo-atrakzio nagusietako bat bihurtu da margolana.

Horma-irudia ezabatu egin zen 2009an, hormaren zaharberritze lanengatik baina, atzera berriz margotu zuen artistak, tokiko agintarien eskariz. Bi buruzagi komunistak 1979an RDAren 30 urteko ospakizunean erakusten zituen argazki batean oinarritu zen.

2001ean, Vrubelek eta bere emazte Victoria Timofeyeva artistak egutegi bat sortu zuten Vladimir Putin Errusiako presidentearen erretratuekin, eta «Putinen 12 aldarteak» deitu zioten, salmenta arrakasta itzela lortu zuen Errusian, autoreek esperotakoen kontra.

Mikhail Vrubel modernismoaren aitzindariaren ondorengoa, Berlinen bizi zen artista 1990etik, eta azken urteetan Alderdi Pirataren barruan jardun zuen; joan den igandean hil zen, 62 urte zituela,  covid-19az gaixotu osteko bihotzeko konplikazioen ondorioz.