Erakunde adierazpena bart izan diren sexu erasoen aurrean

0

Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren hirian gertatutako azken bi sexu-erasoak salatzeko. Elkarretaratzean Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako ordezkariek parte hartu dute. Era berean, Eusko Jaurlaritzako hanbat sailburu, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkariak ere bertaratu dira elkarretaratzean parte-hartzera.

Halaber, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak segidako erakunde adierazpena onartu du:

Azken orduetan Donostian izan diren sexu erasoen aurrean Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du emakume donostiar baten bizitzaren eta askatasunaren aurkako eraso matxista . Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari , bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela.

3.- Gaitzespena eta kezka bart gauean gertatutako ziztadengatik. Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztik gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Udalak hiritarrei dei egiten die gaur, hilak 14, 18:00etan, Alderdiederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera

5- Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du.