PRUEBA
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiek laguntza eskaini zien dela egun batzuk Frantziari Landetako eta Girondako baso-suteak itzaltzeko lanetarako.
Euskadi berrogeita hamar bat pertsonarekin, foru-aldundietako suhiltzaile-etxe nagusien eta Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuaren 14 ibilgailurekin eta Ertzaintzako Txakur Unitateko suteetan espezializatutako txakurren taldearekin laguntzeko moduan dago.
Bestalde, Ertzaintza sutea hasi zenetik ari da lanean Frantziako Jendarmeriarekin lankidetza estuan Hendaiako Polizia eta Aduana arloko Lankidetzarako Zentroan (CCPA), Irungo mugaren bi aldeetako fluxuan eragina duen trafikoa koordinatzeko eta kontrolatzeko lanetan.