Helena Tabernak ‘Nosotros’ lana aurkeztuko du, Zinemaldian

0

Lamia Producciones euskal ekoiztetxearen proiektua Isaac Rosaren Final Feliz eleberriaren egokitzapena da. Guztira, 8 herrialdetatik ekarritako 14 proiektuk parte hartuko dute 2022ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan. Topaketak irailaren 19an, 20an eta 21ean egingo dituzte, 70. Donostia Zinemaldiaren baitan.

Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuei zuzendutako foroaren Donostia Zinemaldiko deialdia 2012an sortu zen, eta ordutik 162 proiektuk hartu dute parte bertan. Horien artean 72k izan dute estreinaldirik, haietako zenbait Cannes, Berlin, Venezia, Sundance, Locarno eta Donostiako zinema jaialdietan. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da, eta iazko ereduari jarraituz, aurrez aurreko formatuan egingo dute, irailaren 19tik 21era bitartean, San Telmo Museoan.

194 lan aurkeztu dira deialdira, baina Argentinatik, Brasildik, Txiletik, Kolonbiatik, Costa Ricatik, Espainiatik, Mexikotik eta Dominikar Errepublikatik hautatutako 14 proiektuk parte hartuko dute ekimenean. Hala, mundu osotik etorritako bazkide posibleen arteko one-to-one bilerak egingo dituzte ekoizleek. Hala, ekimena bat dator egun berberetan burutuko dituzten Zinemaldiko bi works in progress topaketekin, WIP Europa eta WIP Latam, kasu.

Jarraian Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko duten proiektuen zerrenda:

  • Bajo el mismo sol (Ulises Porra) – Espainia/Dominikar Errepublika
  • Inspección en la tierra / Inspection on Earth (Mariano Luque) – Argentina
  • La hija del general / The General’s Daughter (Rodrigo Ruiz Patterson) – Mexiko
  • La muñeca de fuego/The Fire Doll (Niles Atalaah) – AEB/Txile/Frantzia
  • Leche condensada / Condensed Milk (Anahí Berneri) – Argentina
  • Lovers Go Home! (Juan Sebastián Mesa) – Kolonbia/Frantzia)
  • Madre pájaro (Sofía Quirós Ubeda) – Costa Rica/Argentina
  • Morir de pie / To die on Your Feet (María Paz González) – Txile/Argentina
  • Nosotros/US (Helena Taberna) – Espainia
  • Rona (Emiliano Torres) – Argentina/Italia
  • Se queman de la misma forma / They Burn in the Same Way (Clarisa Navas) – Argentina
  • Seis meses en el edificio rosa con azul / Six Months in the Pink and Blue Building (Bruno Santamaría Razo) – Mexiko
  • Todo el mundo (Agustina San Martín) – Argentina
  • Voo do Flamingo / The Blue Flamingo (Beatriz Seigner) – Brasil/Frantzia

Hautatutako lanek  hiru sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria (10.000 euro); DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena, 20.000 euro) eta ArteKino International Prize Saria (6.000 euro). Gainera, Zinemaldiaren eta Ventana Sur zinema-merkatuaren arteko elkarlanari esker, Foroan aukeratutako Europako proiektuek Ventana Surreko Proyecta ekimenean parte hartu ahal izango dute, eta baldintzak betetzen dituzten gainontzeko proiektuek, Canneseko Marché du Film-eko Producers Network-aren hurrengo edizioan.