THE HOLE X Zeren zain zaude?

0

Abuztuaren 19tik aurrera, `The Hole X´ izango da jaietako karteldegia estreinatzearen arduraduna. Kabareta da hirian lurreratzen lehena eta X. urteurrena ospatuko du bere bira nazionalaren barruan

Larunbatean, hilak 20, estreinaldi bikoitz baten txanda izango da. `Escape Room´, Larrañaga familiaren zigiluarekin, eta `Mentiras, boleros y vídeos caseros´. Bi komediak Euskalduna Bilbo-n lurreratu dira, jendeari barre eginarazteko asmoz

Roof Euskalduna Terraza-k bere ateak irekiko ditu eraikinaren zazpigarren solairuan larunbatetik aurrera. Jai-leku berria, Aste Nagusia altueretatik gozatzeko

Tokiko talentuak bere lekua izango du `Aurrera Fest!´ jaialdian. Aurtengoa bere hirugarren edizioa da eta Aste Nagusiko kultur agendan barneratzeko, bere ohiko datak aldatu ditu

Aste Nagusia bueltan da pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ziren bi edizioren ondoren. Hirirako eta lurralderako ospakizun garrantzitsu hauen itzulera dela eta, Euskalduna Bilbao-k publiko guztientzako jardueraz betetako kultur agenda berezia eskaini nahi izan du. `The Hole X’-ek estreinatuko du 2022ko Aste Nagusiko egutegiaHilaren 19tik aurrera, ostirala, kabareta, burlesquea, musika eta zirkoa Auditoriumean izango dira, show bero eta berezi batean. Lehen egun hauetan, zeremonia-maisua `Canco Rodríguez´ aktore ezaguna izango da

Komediarik onenak

Larunbatean ere, hilak 20, estreinaldien eguna izango da, kasu honetan bikoitza. Iaz izandako arrakastaren ondoren, `Escape Room´-ek errepikatu egingo du Euskalduna Bilbaon. Antonio Molero, Marina San José, Leo Rivera eta Mónica Pérez dira komedia beldurgarri honen protagonistak. Entretenitzeko modu arrakastatsu horietako batean harrapatuta geratu diren lau lagunen istorioa kontatzen du. Halaber, `Mentiras, boleros y vídeos caseros´-i ezker, jendeak primeran pasatuko du antzerkian. Gurutze Beitia, Karmele Larrinaga eta Txema Trujillo-k hirukote berezia osatuko dute eta bertan maitasun arazoak izango dira argumentu nagusia. Lan harrigarri eta dibertigarria.

Roof Euskalduna Terraza

Euskalduna Bilbao-k beste proposamen bat eskaintzen du hilaren 20tik (larunbata) aurrera bere Aste Nagusiko programazio berezian. 360º-ko panoramika duen terraza bakarra, su-festen ikuskizunarekin hiri osoko lekurik erakargarrienaz gozatzeko. Zazpigarren solairuan, ROOF Euskalduna Terraza-k DJen zerrenda propioa du, eta haiek, zuzeneko dance musikaz arduratuko dira, jai- eta dantza-giroa 18:00etatik 02:00etara mantentzeko.

Aurrera Fest!

`Aurrera Fest!´-en hirugarren edizioa abuztuaren 20an hasiko da. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako jaialdiak, Euskalduna Bilbao-ren babesarekin, tokiko artistei haien talentua erakusteko aukera eskaintzen die. Era guztietako arte eszenikoak biltzen dituzten 14 emanaldi izango ditu `Aurrera Fest!´-ek. Larunbatean`Vermouth Cabaret´-en sarkasmoa eta satira igoko dira eszenatokira. Igandean, hilak 21, inprobisazio-antzerkiaren txanda izango da, `Directores a escena´-ren eskutik.