Donostiako Gobernu Batzordearen akordioak

0

Patio Inklusiboak, Amarako Haurtxoko eta Gaztelekuaren altzairuak, Kontadores zentroa

Patio Inklusiboak

Tokiko Gobernu Batzordeak bi obra proiektu eta euren zenbatekoak onartu ditu, Eusko Jaurlaritzari dagokion diru-laguntza eskatzeko, Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko eta hobetzeko.

Helburua da, ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko, jarduerak eta espazioen banaketak harreman parekideagoak izatea eta era bidezkoagoan erabiltzea ahalbidetuko duten jolas-eremu egokiagoak lortzea.

Bi proiektuak segidakoak dira:

  • Aitor Ikastola HLHIan patioa eraberritzeko proiektua. Aurrekontua 48.347 eurokoa da
  • Arantzazuko Ama HLHIan patioa eraberritzeko proiektua. Aurrekontua 48.320 eurokoa da

Bi proiektuen zenbatekoa 96.667eurokoa da, eta horietatik Eusko Jaurlaritzak %90 finantziatuko luke, eta gainerako %10 Udalak.

Kontadores zentroa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, HZ GIZEKIMENAK SL enpresari esleitzea, Kontadores Gazte Zentroko zerbitzuak emateko kontratua.

Kontratuaren prezioa 153.123 eurokoa da eta enpresa esleipendunak zerbitzu emango du kontratua sinatzen duenetik 2024ko ekainaren 30 arte, eta luzapen bat izan dezake, 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30 arte.

Amarako Haurtxokoa eta Gaztelekua

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Diseño Interiorismo Informática Oficinas SA enpresari esleitzea Amarako Haurtxokoa eta Gaztelekuaren altzariak hornitzeko kontratua.

Esleipen prezioa 28.677 eurokoa da eta enpresak 20 egun izango ditu materiala entregatzeko Udalaren eskaera jaso eta biharamunetik zentazen hasita.