Bizkaibusek gaueko zerbitzu bereziak ezarri ditu 2022ko Aste Nagusia dela eta

0

GARRAIOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA SUSTATZEKO SAILA

– Bizkaibusen bederatzi linea Non-Stop moduan arituko dira martxan larunbat honetatik, hilak 20, igandera arte, hilak 28. – Beste 21 linearen ohiko ibilbidea ere aldatuko egingo da jai-esparruaren barruan geraleku batzuk kenduko direlako. – Eskaeraren araberako geldialdi-zerbitzua linea guztietan egongo da martxan 22:30etik 6:30ra bitartean.

Bizkaibusen bederatzi lineak etenik gabe eskainiko dute zerbitzua, eguneko 24 orduetan, larunbat honetatik, abuztuaren 20a, igandera arte, abuztuaren 28a, Aste Nagusia dela eta.

Gaueko zerbitzu bereziekin indartuko diren lineak honako hauek dira:

  1. A3512 BILBO – LEKEITIO (Autobidea).
  2. A3515 BILBO – AMOREBIETA ETXANO – GERNIKA LUMO – BERMEO.
  3. A3336 BILBO – MUSKIZ.
  4. A3517 BILBO – DERIO – MUNGIA.
  5. A3631 BILBO – GALDAKAO – LARRABETZU.
  6. A3911 BILBO – Galdakao Ospitalea – LEMOA – DURANGO – ELORRIO.
  7. A3917 BILBO – Galdakao Ospitalea – LEMOA – ZEANURI.
  8. A3923 BILBO – DURANGO – ELORRIO (Autobidea).
  9. A3932 GALDAKAO – Bolueta Metro.

Horiek guztiek Bilborekin Renfe, Metro edo Euskotrenen trenbide-konexiorik ez duten eskualdeetan edo, bestela, beste garraiobiderik gabe urrun dauden herri edo auzoetatik igarotzen diren eskualdeetan ematen dute zerbitzua.

A-3515 Bilbo – Bermeo linearen kasua da, izan ere, linea horrek hainbat geraleku barne hartzen ditu Zornotzan, Muxikan, Gernikan, Foruan, Moruetan, Busturian, Sukarrietan eta Mundakan, Bermeora iritsi aurretik; edo A-3512 linearena, hainbat geldialdi barne hartzen dituena Iurretan, Abadiñon, Berrizen, Mallabian, Markina-Xemeinen, Berrituan, Amoroton eta Lekeition.

Bilboko Aste Nagusiaz gozatu nahi duten bizkaitar guztiei mugikortasuna bermatzeko operatibo zabala.

Zerbitzu berezi horien guztien gaueko terminala Hurtado de Amezaga kalean egongo da, eta horietan ez da eskudiruzko ordainketarik onartuko.

  • Aireportuaren linea

Gainera, abuztuaren 18ko (osteguna) 08:00etatik abuztuaren 30eko (asteartea) 15:00etara bitartean, Bizkaibusen beste 21 linearen ohiko ibilbidea aldatuko da, jai-esparruaren barruan geralekuak kenduko dituztelako edo ekitaldi bereziak egingo dituztelako, esaterako, Balearen Desfilea.

Horien artean, A3247 Bilbo – Aireportua lineak ezin izango du zerbitzurik eman Errekalde zumarkaleko 11. zenbakian dagoen geralekuan, aireporturako noranzkoan zirkulatzen duenean, ezta Moyua plazako eta Errekalde zumarkaleko 14. geralekuan ere, Bilborako noranzkoan, Museo Plazan egin beharko du behin-behineko geralekua. Halaber, A3151 Bilbo – Santurtzi – Portugalete linean geralekuak kenduko dira Plaza Biribilean, Kale Nagusiko 6. zenbakian eta Aiara kalean, eta Hurtado de Amezagan hasi eta amaituko da behin-behinean ibilbidea.

Aste Nagusiaren ospakizunak eragingo dien lineen ibilbide, ordutegi eta maiztasun berriak zerbitzuaren webgunean kontsulta daitezke: https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/-/aste-nagusia-2022-gaueko-zerbitzuak edo 946 125 555 doako informazio-telefonoaren bidez.

  • Eskaeraren Araberako Geldialdiak

Egun horietan, Bizkaibusen autobus guztietan emakumeei eskaeraren araberako geldialdi-zerbitzua eskainiko zaie 22:30etik hurrengo eguneko 6:30era bitartean. Ordutegi horretan bakarrik bidaiatzen duen edozein emakumek bere helmugatik hurbilen dagoen edo segurtasun handiagoa ematen dion ibilbideko puntu batean gelditzeko eskatu ahal izango dio gidariari.