Atzo, asteartea, arratsaldeko lauak baino lehentxeago, Andoainen (Gipuzkoa) herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek atxilotzeko hainbat agindu judizial indarrean zituen gizon bat ikusi zuen bertako kale batean.
Gizonak, polizia ikustean, azkar-azkar alde egin zuen lekutik, eta familiaren egoitzan babestu zen. Patruilak egiaztatu zuen errekisitoria judizialen artean atxilotzeko eta espetxeratzeko bat zegoela; izan ere, Zaragozako espetxe bateko joan den ekaineko baimen batez baliatuz, ez zen kondena betetzen ari den instalazioetara itzuli.
Horren aurrean, Ertzaintzak polizia-jarduketari aurre egiteko zegozkion baliabideak mobilizatu zituen. Etxean sartzeko eta miaketa egiteko zegokion aginduak erraztu egin zuen agente jarduleen negoziazio-lana, eta polizia-jarduketa hasi eta bi ordura atxilotu zuten pertsona hori.
Jarduketan gizonaren familiarteko bat ere arrastatu zuten agintaritzaren agenteen kontrako atentatuaren delitua leporatuta, ertzain bat jo baitzuen, eta, Herritarren Segurtasunerako Legea ezarriz, espedienteak ireki zizkieten beste bi familiartekori irainengatik eta mehatxuengatik.