Nafarroako Gobernuak Desgaitasunen bat duten Pertsonen Arretari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat hartu du, Desgaitasunen duten Pertsonei Laguntzeko eta Haien Eskubideak Bermatzeko Foru Legearen proiektua onesten duena. Orain, dokumentu hori Nafarroako Parlamentuak aztertu beharko du. Berrikuntza nagusiak hauek dira: desgaitasunen duten pertsonen autonomia eta erabakitzeko gaitasuna berreskuratzea, eta bizitzaren arlo guztietan parte-hartze areagotzea.

Bilkura osteko prentsaurrekoan, Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak lege proiektu hau onartzearen garrantzia nabarmendu du, izan ere, Foru Komunitateak desgaitasun arloan dakarren lehena da, eta “Nafarroa komunitate aitzindaria bihurtuko du ekainaren 2ko 8/2021 Legeak eragindako aldaketak bere Zuzenbide Zibilean ezartzerakoan; haren bidez, desgaitasuna duten pertsonak babesteko legedi zibil eta prozesala aldatzen da bere ahalmen juridikoaren alorrean”.

Bestalde, kontseilariak nabarmendu du halaber “egungo araudia Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Zuzenbide Hitzarmenarekin egokituko dela, eboluzioa ahalbidetuz egungo eredu asistentzialetik eredu sozial batera, horrela pertsona hauek bizitza sozial, ekonomiko, kulturalean eta oro har, esparru guztietan topatzen dituzten barrerak ezabatuz”.

550 ekarpenetik gora

Proiektu honen elaborazioan partaide izan dira Nafarroako Gobernuaren departamentu ezberdinetako ordezkariak hala nola Administrazioko edo harekin lotutako erakundeak, CERMIN (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea) eta Desgaitasun Kontseiluak, hala nola desgaitasuna duten pertsonak, lan-saio ezberdinetan, eta herritarrak orokorrean. Guztira, 550 ekarpenetik gora artatu dira.

Hala, legeak oinarrizko alderdi orokorrak barne hartuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, esaterako diskriminazioarekiko bermeak, bere autonomiaren eta independentziaren hedapena edo gizartearen sentsibilizazioa, kontzientzia hartzeko bere errealitateaz eta aniztasun aberasgarri modura egiten duen ekarpenaz.

Hau gehienbat zehaztuko da, desgaitasun eta zaintza arlokoak alboratzen dituen erregimen berrian, helburua izanik babesen hornidura konponbidea izatea trafiko juridikoan eskubideak erabiltzerakoan, eta egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen instituzionalizazio ezaren aldeko apustu irmoan.

Lehenengoaren harira, Foru Berrian aldatuko dira zaintza, lortutako ondareen administrazioa, borondatezko adierazpenen baliogabetasuna edo luzatutako guraso-agintearekiko edo guraso-agintearen berreskurapenarekiko aipamenak. Instituzionalizazio ezari dagokionez, Nafarroako Gobernuak dagoeneko abian jarri du desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitza egokituen sorrera eta egoitza-zentroen sorrerarekiko hautazko beste zerbitzu batzuk eskaintzea lehenetsiko da, horietan banakako eta pertsonan oinarritutako arreta eskainiz, adibidez, erreferentziazko profesionalaren irudia indartuz.

Enplegua, osasuna eta hezkuntza

Lege-proiektuak halaber enplegu eta okupazio alorretako neurriak ere hizpide ditu, esaterako kontratazio mugagabearen sustapena edo norbere konturako enplegurako sarbidea, desgaitasunaren gaineko informazioarekin lotutako datu-babesaren araudia betetzeari dagokionez, bereziki erabaki automatizatuak tarteko direnean edota erabakiak aurreikusteko edo hartzeko profilak erabiltzen direnean. Halaber kontuan hartzen da desgaitasuna duten pertsonekin egokitutako prospekzio planak aurreikustea edo laneko okupazioa sustatzea, desgaitasuna duten emakumeen kontratazioa lortzeko edo hau zentzu orotan kalitatezkoa izateko, elkar ulertzeko neurriak edo, ahal den orotan, ko-erantzukizunekoak barne hartuz.

Era berean, helburuen artean, desgaitasuna duten langileak laneko enklabeetatik eta enplegu zentro berezietatik ohiko enpresara lekualdatzea dago eta Kontratu Publikoen Foru Legea aldatu egin da gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziei lehentasuna emateko. Aldi berean, Diru-laguntzen Foru Legea aldatu da helburu sozialak kontuan hartuta, esaterako desgaitasuna duten pertsonen enpleguarekin lotutakoak, diru-laguntza publikoen emakida aprobetxatzeko.

Bestalde, arauak berdintasun baldintzetako osasunerako irisgarritasuna bermatuko du, sexu eta erreprodukzio arloetako osasuna barne, hala nola zerbitzu sozialak eta soziosanitarioak, eta alderdi garrantzitsuak eguneratu ditu kultura, kirola, aisia eta merkataritza jarduera eskuragarri izate aldera. Halaber hezkuntza inklusiborako eskubide bezala definitu eta ezartzen da unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko esparruan, unean-uneko politikak, estrategiak eta praktika egokiak zehaztuz, eta horien artean ikaskuntzen diseinu unibertsalaren erabilera azpimarratu da.

Nabarmentzekoa da, halaber, desgaitasun maila baloratzeko izapideen gaineko beste oinarrizko alderdi bat, zeinetarako hemendik aurrera kontuan hartuko diren pertsonen desgaitasun maila zehazteko mendekotasun egoera baloratzen duten ekipoen txosten teknikoak, horrela izapideak nabarmenki bizkortzea lortuz.

Era berean, irisgarritasun unibertsalaren erregimena gaurkotuko da eta, halakorik ezean, eremu, ondasun, zerbitzu eta komunikazio oro eskuragarri izateko derrigorrezko doikuntzena.

Ondorioz, Maeztu kontseilariak foru lege proiektu honen onarpena ospatu du, izan ere, “norabidea aldatu egingo da desgaitasuna duten pertsonekiko arretari dagokionez; horrek, aukeren berdintasunean eta erabateko gizarte inklusioan aurrerapauso esanguratsuak ematea ahalbidetuko digu”. Gainera, esker ona adierazi die “pertsona eta entitate guztiei, hala nola esku hartu duten Gobernu departamentuetako langileei, erakutsitako lankidetza, interes eta partaidetzagatik. Zalantzarik gabe, horien lanak eta ekarpenek lege proiektu hau aberastu egin dute”.