Kultura eta Kirol Departamentuak Next Generation EU funts europarretik jasotako281.622,36 euro erabiliko ditu ikus-entzunezko sektorearen modernizazioa eta digitalizazioa bultzatzeko. Espainiako Gobernuak onartutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago jarduketa hau eta zehazki, Nafarroako zinema-aretoetako titularrei zuzenduta dago.