Nafarroako landa-eremuetako biztanleen % 97,7k banda zabal ultra-azkarra eskuratzeko aukera dute, eta % 30 hazi da 2020tik

0

Banda zabal ultra-azkarra eskuratzeko aukera dute duten Nafarroako biztanleak (≥100Mbps) 2022aren erdialdean % 99,4ra iritsi da, 2020tik zortzi puntu baino gehiago igo ondoren, eta landa-eremuetan bizi direnen % 97,7ra iristen da jada; horrek esan nahi du ia 30 puntu igo dela bi urte eskasean, eta agerian utzi du Foru Gobernuak landa-eremuko eten digitala eta despopulazioa murrizteko apustua egin duela, askoz ere kohesionatuagoa eta konektatuagoa lurralde baten bitartez.

eta gaur goizean eman dira ezagutzera Zarrakazteluko Udaleko Bilkura Aretotik eta Internet bidez, prentsaurreko batean; etorri direnen artean daude Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Guzmán Garmendia Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia eta Javier Igal, bertako alkatea.

Zuntz optikoaren harira, zifrek % 1,7ko hedapena islatzen dute herritar nafarren artean, azken urtean zehar, eta 2022an herritarren % 95,5era heldu da; landa-ingurunetan hamar egoiliarretik zortziek (% 84,9) jada konexio hau erabiltzeko behar adina estaldura dute, iazko % 78,8arekin alderatuta. Abiadura gutxieneko banda zabalaren estalduran (≥30Mbps), 2022. urtean honek herritar nafartarren multzoaren % 99,6 islatzen du, eta landa-eremuetan berriz, % 98,6a.

Ildo horretatik, Cigudosa kontseilariaren esanetan “Nafarroa lurralde digitala izateko lanean ari da, bertako herritar guztiek aukera digital berdinak eskura ditzaten, euren bizilekua edozein dela ere”. Gainera, Cigudosa kontseilariak Gobernuak landa-eremuetako sareen azpiegiturak hobetze aldera egin duen apustua nabarmendu du, asmoa izanik “Komunitate hau gune global eta inter-konektatu bat bihurtzea, etorkizunari begira eraginkortasun, lehiakortasun eta segurtasun maila handiagoa lortzeko bidean jarriz”.

Ondorioz, gaur goizean aurkeztu diren datuen arabera Foru Komunitateko herritarren konexio ezberdinetarako sarbidea orokorrean hedatu egin dela egiaztatu da eta horrek, Nafarroako Gobernuaren Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Banda Zabalaren II. Gida Plana (2021-2024) aurreko lau urtetan eginiko lanarekin jarraituz garatzen ari den ibilbide egokia bermatzen du.

Banda Zabalaren II. Gida Plan hau Europako Merkatu Digital Bakar baterantz aurrera egiteko estrategia europarrekin lerrokatuta dago, eta helburu zehatz berezi batzuk markatzen ditu Nafarroa erronka definituak gainditu ahal izateko beharrezko baldintzekin hornitzeko, besteak beste, herritarren % 100ak eskura izatea 2025erako, behintzat, 30Mbps-ko konexio minimoaren Internet sarerako sarbidea.

Landa-eremuetako konexioa, despolulatzea ekiditeko bultzada

Nafarroan agerikoa den lurralde dispertsioa kontuan hartuta, Banda Zabalaren II. Gida Plana (2021-2024) abian jarri zenetik, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak bere arreta landa-eremu txikienetan jarri du, egoera zehatz bakoitzarekin doitutako konektagarritasun irtenbideak ematearren, horrela despopulatzea murrizten joan dadin, digitalki bateratuago dagoen lurralde bat bultzatuz.

Beste jardueren artean, eta 2 milioi euro inguruko inbertsio batekin, aurtengoan Errokariko Haranean azpiegituraren hedapena errematatu da, zuntz optikoaren  iritsiera bultzatzeko eta harana eratzen duten zazpi herriak elkar konektatzeko: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi eta Bidankoze, zeren 1.300 biztanletik gorako biztanleria bat biltzen dute.

Kasu honetan, jabego publikoaren azpiegitura lurperatu mota honen jarduerak operadore interesatuei, beste zerbitzuen artean, zuntz optikoaren sareak erabili ahal izateko azpiegitura bat eskaintzen die, bere sare propioa hedatzeko bidea emanez, kostuak nabarmenki murriztuz eta eremuko herritarrei ematen zaizkien zerbitzu digitalak hobetuz.

Era berean, landa eta hiri eremuen arteko arrakala digitala murrizteko eskura dauden erreminten artean Kohesiorako Azpiegitura Digitalen Unibertsalizazioa – Banda Zabala (BAKARRA-Banda Zabala) Programaren laguntzen deialdia dugu hizpide, alegia Gai Ekonomikoen eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioko Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzak egiten duena, ADAMO – operadoreak finantzatzeko, Nafarroan onartutako azkenaren kasua oroituz–, zeinetan 100Mbps-tik gorako konexio zerbitzurik ez duten eremuetan 300Mbps-tik gorako banda zabaleko zerbitzuak hedatzeko % 80ko laguntzak lortu diren.

2021eko aurreko deialdiaren bidez, guztira 115 herri nafartarrek, Zarrakaztelu tartean, datozen bi urtetan zehar goi abiadurako banda zabaleko sareak estali ahal izateko azpiegiturekin kontatuko dute Birgaikuntza eta Erresilientzia (MRR) Mekanismotik eratorritako Birgaikuntza, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) funtsei esker, zeinekin Foru Komunitaterako 1,2 milioi eurotik gorako finantzaketa bat lortu den.

Laguntza hauen harira, Zarrakazteluko alkateak esan du “eremu honetara turismoa, enpresak eta industriak erakartzeko bultzada handi bat suposatu dutela, landa-ingurunetik alde egiten duen biztanleriaren etengabeko tantana murrizteko lagungarria izanik, eta herritarrentzako zerbitzu hobeak eskainiz”. Gainera, Igalek erakunde ezberdinak deitu ditu “baterako lana egin dezaten, Zarrakaztelu eta Aragoiko Harana arteko konexioa eta kohesioa indartzeko, helburua izanik herritar multzoaren bizi-kalitatea hobetzea”.

Bisita Zarrakazteluko Telekomunikazio-zentrora

Prentsaurrekoa amaitzean, bisita bat egin da Zarrakazteluko Telekomunikazio-Zentrora (TZ), hau da, NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen eta ustiatzen dituen 134etatik batera; foru geografian osoan zehar barreiatuta daude, asmoa izanik herritarrei, gehienbat landa-eremuetan, eskaintzen zaizkien konexio hala nola zerbitzu digitalak hobetzen laguntzea.

Zerbitzu publikoetarako zein pribatuetarako azpiegitura bezala balio izateaz gainera, 2007an eraiki zen eta 40 metroko altuera duen Zarrakazteluko TZ, Nafarroan Lurreko Telebista Digitalari (LTD) estaldura emateko nagusienetako bat da, Higa de Monrealeko zentro transmititzailearen bidez. Eta Guerindaren ondoren, herritar kopuru handienari estaldura ematen dion hedapen zentroa da, Zarrakaztelu, Figarol, La Oliva Monasterioa eta Murillo el Frutoko 3.100 biztanle baino gehiagori zerbitzua emanez.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak REACT-EU funtsetatik jaso omen dituen 3,5 milioiren kopuruari helduz, eta Zarrakazteluko TZak eremuan eskainitako zerbitzu publikoen esparruan duen garrantzi estrategikoari jarraiki, 2022 eta 2023 artean Nafarroako Gobernuaren zuntz optikoa hedatzea proiektatu da, herriko saretik Telekomunikazioetako Zentroraino. Oraingoz, udalerrian sarea erabili ahal da Zarrakazteluko Osasun Zentroan, Ikastetxean eta Institutuan, liburutegi publikoan eta eremuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Guzmán Garmendia Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren esanetan, Zarrakazteluko TZrekin eginiko konexio berri honek suposatuko du “banda zabal erabilgarria hedatzea, interferentzien mende ez dauden konexio hobeagoekin, eta operadoreei zerbitzu hauek eskaintzea, bir-koka daitezen, eta irrati-estekako ekipoak albora ditzaten, izan ere, aurreikusi zuntz azpiegiturakoekiko bizi-ziklo laburragoak eta kostu handiagoak dituzte”.

Jarduketa hau, zeinek dagoeneko Udalaren eta Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren oniritziarekin kontatzen duen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baimena eskuratu zain dago, eta barne hartu da foru geografiaren eremu ezberdinetan garatuko diren beste 81 jarduketetan, asmoa izanik Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboa hedatzea eta horrela herritarren multzoari ematen zaizkion zerbitzuak hobetzea, haien ohiko egoitza nonahi dagoela ere.