Bihar jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako IX. Bizkaia Torneoaren finala

0

Astelehen honetan, abuztuaren 22a, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Frontoian bultzatutako IX. Bizkaia Torneoaren finala jokatuko da. Lau t’erdiko finala Peña II.ak Darioren aurka jokatuko du; binakako modalitatean Urrutikoetxeak eta Mariezkurrena II.ak Atuna III.aren eta Martijaren aurka jokatuko dute; banakako finala Alberdik eta Salaberriak jokatuko dute.

IX. Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da. Sei taldek hartzen dute parte eta talde horiek Bizkaiko mendietatik hartzen dituzte beren izenak: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere bada: banakakoa, binakakoa eta lau t’erdikoa.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara eta Kulturako diputatuak ezagutzera eman zituen pasa den maiatzaren 19an Bizkaia Txapelketaren bederatzigarren edizioaren xehetasunak, Aspe eta Baiko Pilota enpresen ordezkariak eta txapelketa horretan parte hartu duten pilotariak ondoan zituela.

IX. Bizkaia Torneoa

Bizkaiko bost udalerritan jokatu da Torneoa: Gallarta, Matiena, Zierbena, Arrigorriaga eta Bilbo. Kanporaketak ekainaren 11, 12, 18 eta 19an jokatu ziren.

Bizkaia Txapelketan 24 pilotarik hartu dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; lau t ‘erdikoa 6 pilotarik osotu dute eta beste 6 pilotarik banakako modalitatean jokatu dute Torneoa.

Gallartan ekainaren 11n eta Matienan 12an jokatu ziren final-laurdenetako bi kanporaketak.  Ekainaren 18an lehen finalerdia jokatu zen Zierbenan eta bigarrena hurrengo egunean jokatu zen, ekainaren 19an, Arrigorriagan.

Finalerdietako talde irabazleek, Anboto eta Gorbeia, bihar jokatuko dute finala 19:30tan Bilboko Aste Nagusian, Bizkaia Frontoian.

Parte hartu duten taldeak

Taldeak zozketa bidez osatu ziren, eta taldeetako kapitainak ranking bidez izendatu ziren:

Hona hemen taldeak:

  • Ganekogorta: Irribarria eta Zabaleta binakakoan, Zabala banakako modalitatean eta Elezkano II.a lau t’erdikoan.
  • Oiz: Ezkurdia eta Rezusta binakakoan, Elordi banakako modalitatean eta P. Etxeberria lau t’erdikoan.
  • Gorbeia: Altuna III.a eta Martija binakakoan, Salaberria banakakoan eta Dario lau t’erdikoan.
  • Sollube: Laso eta Imaz binakakoan, Bakaikoa banakako modalitatean eta Agirre lau t’erdikoan.
  • Anboto: Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II binaka, Alberdi banakako modalitatean eta Peña II lau t’erdikoan.
  • Kolitza: Jaka eta Albisu binakakoan, Zubizarreta III banakako modalitatean eta Artola lau t’erdikoan.

Lehiaketa sistema

IX. Bizkaia Torneoa kanporaketa sistemaren arabera jokatu da, final laurdenak, finalerdiak eta finala eginez. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatu da. Binakako partidak 22 tantora izan dira, eta buruz buruko kanporaketak eta lau t´erdikoak 18 tantora.

Sarreren erosketa

Finalerako sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eta Bizkaia Frontoiako leihatilan daude salgai.

Informazio gehiago behar izanez gero, Bizkaia Frontoiaren webgunera (www.bizkaiafrontoia.eus) jo daiteke. Bai eta www.aspepelota.eus eta www.baikopilota.eus webgunean ere.