300 pertsona inguruk parte hartzen dute “Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko” LGTBI+ programa ibiltarian

0

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) programa ibiltaria LGTBI+ “Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko” autobuseko langileek hilabete honetan, guztira 279 pertsonari arreta eman die Baztango Haranako, Bortziriak eskualdeko eta Bidasoa Garaiko hamar herrietan.

Zehazki, abuztuak 2tik 16ra, autobusak Elizondo, Irurita, Erratzu, Bera, Lesaka, Etxalar, Arantza, Sunbilla, Ituren eta Doneztebe zeharkatu ditu. Herri horietako bakoitzean, Nafarroako Gobernuaren Kattalingune LGTBI+ arreta zerbitzuaren sexu-afektuzko eta genero arloko aniztasunean aditua den pertsona bat aritu da informazioa eta aholkua ematen, eskatu duen orori.

Ibilbidea Elizondotik abiatu zen; bertan, Remirez lehendakariordeak berretsi egin zuen foru Exekutiboak LGTBI+ pertsonekiko duen konpromisoa, zeinek “bere bizitzak gainerako pertsonen eskubide eta askatasun berdin-berdinekin garatzea merezi duten; horregatik administrazioen erantzukizuna eta zeregina da eskubide horiek zaintzea eta bermatzea, eta sexu orientabidea zein genero identitatea diskriminazioa, errefusa edo gorrotoa sustatzeko aitzakiatzat hartuko ez dituen gizarte bat lortzea”.

Abian jarri zenetik, autobusak guztira Nafarroako 45 herri zeharkatu ditu, 1.212 pertsona artatuz. Maila nazionalean aitzindaria den programa hau 2020an sortu zen, helburu izanik landa-eremuan eta udalerri txikietan aldaketa sozialari bidea ematea, sentsibilizazioa bitarteko, LGTBI+ aniztasunaren aldeko berdintasuna, errespetua eta onarpen positiboa aldarrikatuz. Lehenengo edizioa Erdi gunean burutu zen, 20 herri zeharkatuz, eta jarraian, 2021ean, ibilbidea Lizarraldeako 15 herritara hedatu zuen.

Gazteentzako asistentzia hobea

Hirugarren edizio honetan arreta jaso duten pertsonen harira, nabarmentzekoa da jende gaztearen presentzia, 17 urtera arteko adin-tartea % 39koa izanik. Eta handienetik txikienera joanez, 30tik 49 urte bitarterako adin-tartea dugu aipagai, zeinek arreten % 28a bereganatu duen; jarraian, 50 eta 69 urte artekoa, % 21a islatuz. Azkenik, arreta jaso duten pertsonen % 7ak, 18 eta 29 urte artean ditu eta % 5ak berriz, 70 urte edo gehiago.

Bestalde, artatutako pertsonen % 61a “emakumezko” gisa identifikatu da”; % 38 “gizonezko” gisa; % 1 ez da kategoria bi horietako bakar batean erregistratu.

Aurten, nobedade gisa, NABItik herrietako udaletan sexu eta genero aniztasuna lantzeko saio bereziak ospatzeko aukera eman zen; horiek herritarren sektore zehatzetara hala nola orokorrean herritarrengana zuzendutako deialdiak ziren. Saio hauetako bat Arantzan ospatu zen, 19 eta 50 urte bitarteko 28 pertsonen talde batekin.

Sexu eta genero aniztasunaren aldarrikapena landa-ingurunetan
Ekintza honekin Nafarroako Berdintasunerako Institutuak LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen garapenerako 2019-2022 Ekintza Plana betearazten du, zeinen arabera ezinbestekoa izango den landa-ingurunetan sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzera bideratutako ekintzak sustatzea.

Aldi berean, ekimenaren asmoa da herritarrak sexu eta genero aniztasunaren balioekin sentsibilizatzea eta horrez gain, Nafarroako landa-eremuetan LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen aldarrikapena babestea. Besteak beste, zerbitzuaren gaineko bideo informatzaile bat hala nola sexu eta genero aniztasunari buruzko oinarrizko gida bat argitaratu ziren.