‘Laponia´ Euskalduna Bilbao-n

0

‘Laponia´ Euskalduna Bilbao-n estreinatuko da. Amparo Larrañaga, Iñaki Miramon, Mar Abascal eta Juli Fàbregas ditu protagonista lanak eta ostegunetik aurrera, hilak 25, izango da ikusgai

‘Escape Room´-ek azken lau funtzioak eskainiko ditu. Komedia Bilbon izango da datorren asteazkenera arte (hilak 24)

‘The Hole X´ y ‘Mentiras, boleros y vídeos caseros´-ek nabarmentzen jarraitzen dute oraindik ere. Kabaretak eta antzerki-lanak haien eginkizunez gozatzeko aukera ematen jarraitzen dute

Euskalduna Bilbao hilaren 25ean, osteguna, Udalaren harrera ofizialean izango da Aste Nagusiko agendaren barruko kultur-eskaintzaren ordezkaritza garrantzitsu batekin

Euskalduna Bilbao-k Aste Nagusiko kultur eskaintza estreinaldi batekin osatuko du. `Laponia´, Larrañaga familiaren zigilupean, 0B aretoan egongo da ikusgai datorren ostegunetik aurrera (hilak 25). Amparo Larrañaga, Iñaki Miramon, Mar Abascal eta Juli Fàbregas dira lan honen protagonistak. Seme-alabak hezteko moduei buruz eztabaidatzen da, guztiz kontrajarriak diren bi eratan. `Laponia´-k azken orduan sartu du Juli Fàbregas Bizkaiko hiriburuko funtzioetarako. Aktoreak Ciro Miró ordezkatuko du, hasiera batean Aste Nagusiko kultur agendaren eskaintzaren barruan zegoena.

Escape Room

Larrañaga familiak sinatutako lanak atzerako kontaketa hasi du. `Escape Room´ obrak entretenitzeko modu famatu horietako batean sartuta dauden lau lagunen istorioa kontatzen du (Antonio Molero, Marina San José, Leo Rivera eta Mónica Pérez). Komedia beldurgarri honek bere azken lau funtzioak eskaintzen ditu hirian, abuztuaren 24ra arte.

Antzerki agenda

Joan den ostiralean, hilak 19, estreinatu zen `The Hole X´ Euskalduna Bilbao-n. Alex O´Dogherty izango da zeremonia-maisua aste honetan, inor axolagabe utziko ez duen show batean. `Mentiras, boleros y vídeos caseros´-ek ere, zazpi egun ditu funtzioz beteak. Gurutze Beitia, Karmele Larrinaga eta Txema Trujillok komedia dibertigarri hau eskainiko diete ikusleei, astelehenetik igandera, 20:00etatik aurrera. Lan harrigarri eta dibertigarria, ezer ez da dirudiena.

Harrera ofiziala

Ostegunean, hilak 25, Bilboko Udalak gonbita egin dio Euskalduna Bilbao-ri Aste Nagusiko kartela osatzen duten kultur-agente gehienak biltzen dituen harrera ofizialera joateko. Ekitaldia 10:30ean izango da Arabiar Aretoan, eta Euskalduna Bilbao bere kultur eskaintzaren ordezkaritzarekin batera joango da. Amparo Larrañaga, Iñaki Miramón, Alex O´Dogherty edo Karmele Larrinaga bezalako izen ospetsuek osatuko dute jauregiaren ordezkaritza.

Aurrera Fest!

`Aurrera Fest!´-en hirugarren edizioak tokiko taldeen ikuskizunak eskaintzen ditu beste behin. Ostegunean, hilak 25, magiaz gozatu ahal izango da Oliver magoari eta bere `Imagine´ show-ari esker. Ostiralean`Igelek ez dute arrozik jaten’-en txanda izango da. Funtzio hori emakumeek jasaten duten presio soziala aztertzeko erabiliko da. Hilaren 27an, farsa moduko ironia izango da protagonista, `Pareja Abierta´-ri esker. Astea bukatzeko, igandean, dantzak bere espazioa izango du `i [ n ] t e r a [ k ] z i o´-ren eskutik.

ROOF Euskalduna Terraza

Jauregiaren altueretan dagoen espazioa, 360º-ko panoramikaz gozatzeko. ROOF Euskalduna Terrazak Aste Nagusiaz era ezin hobean gozatzeko aukera ematen du, Dance musikaz girotua, su artifizialez gozatzeko leku paregabea. 18:00etatik 02:00etara, ROOFek zure «place to be»-an bilakatu nahi du, 2022ko Aste Nagusiko hit-etako bat, lerro dotorez osatutako zabaltza batean ikusi eta ikusteko aukera ematen duena, koktel-barrarekin eta sofa-eremuarekin.

Balleta Impresionistas-en

Ostegunean, hilak 25, bi koreografia eskainiko dira zuzenean. ‘Bilbao Es ballet’-ek dantzaz beteko du ‘Impresionistas’ erakusketako murgiltze-aretoa. Bi ballet emanaldi, zuzen zuzenean, dantzariak bi obrei gorpuztasuna eman diezaieten: Hilaire-Germain-Edgar de Gas – artista obsesionatuta bere mihiseetan mugimendua irudikatzearekin – eta Toulouse Lautrec-en can can – Montparnasse auzoko jatorrizko dantza. Dantzaria, koreografo eta irakasle den Teresa González Ardanaz da ‘Bilbao es ballet’-ren arima. Ekimen honek, mugimenduan dagoen artearen irudikapen bat irudikatu nahi du, pantailetatik ateratzen dena, publikoari esperientzia sentigarri bikoitza eskaintzeko. 6 dantzari arituko dira bi emanalditan, 12:00etan eta 13:00etan.

Bela bataioa

Asteazkenean, hilak 24, 11:00etatik 14:00etarabela-bataioa egingo da Euskalduna Bilbao-ko urmaelean, Escuela de Vela del Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Club getxoztarren eskutik. Ekimen horrek, ontzi txikiez estaliko ditu jauregiko urak, eta horiei esker, kirol honi buruzko informazio gehiago izango da. Bela-eskolak, urtez urte egiaztatzen den bezala, belaz nabigatzeko tekniketan 8 eta 16 urte bitarteko 1.000 haur sartzen ditu mundu honetan, esperientzia handiko begirale talde batek zaintzen dituelarik.