Nafarroako Ogasunak 2.000 milio eurotik gora bildu ditu uztailean bilketa metatuan

0

Nafarroako Foru Ogasunak uztailean metatutako bilketa likidoa 2.020,2 milioi eurokoa izan da. 2021eko uztailean, berriz, 1.960,4 milioi eurokoa izan zen. Horrek esan nahi du %3,0ko igoera izan dela urte arteko terminoetan, bilketa metatua % 7,1 handitzearen esker, zeina jaitsi zen %15,8ko itzulketen hazkunde handiagoagatik.

Zifra hauekin, azken hilabetean metatutako zerga-bilketa likidoak diru-sarreren aurrekontuaren % 48,3ko exekuzio maila bat suposatzen du.

Bestalde, uztaileko bilketa totala 3.067,6 milioi eurokoa izan da, horren eragile nagusiak izanik aldizkakoak ez diren zergak edota laneko atxikipenen hileroko zergen epemugak eta bestetik, maiatzean sortutako kapitalak eta BEZak. Eta 1.047,4 milioi euroko itzultzeek bere ohiko egutegiari eutsi diote, BEZa nagusi izanik, 2021 Errentaren Kanpainari dagozkion haiek hondar eran egiten jarraitu diren bitartean.

Kapituluka eginiko bilketa

Eboluzioa kapituluka aztertuz, zerga zuzenen bilketa likidoa 1.037,1 milioira iritsi da, urte arteko % 6,6ko hazkundearekin. Aitzitik, zeharkako zergen bilketa likidoa 966,1 milioikoa izan da, % 0,8ko beherakada bat jazo delarik. Tasak eta bestelako diru-sarrerak, bestalde, % 28,5 hedatu dira, % 17,1 milioi euroraino.

Zerga nagusienen portaerari erreparatuz, PFEZak 924,3 milioi euroko bilketa metatuaren zifrak dakartza; eta horrek iazko zifrekiko % 14,1eko hazkundea suposatzen du. Horretarako arrazoiak, nagusiki, laneko atxikipenen portaera ona (% 7,1 iazko urtearekiko); enpresari eta profesionalen ordaintze zatikatuak (iaz baino % 21,6 gehiago) hala nola kuota positiboen hedapenaz gainera iaz data hauetan eginiko itzultzeen kopuru urriagoa dakarren 2021eko Errentaren kanpainari dagokion kuota diferentziala lirateke.

Sozietateen Zergari helduz, 65,5 milioiko balio erantsiekin, urte arteko % 22,8ko murrizketa bat ikus dezakegu. Datu hauen zergatia, nolabait, kontura eginiko ordainketaren murrizketan datza (egundaino 2021ean baino % 35,8 gutxiago uztaila arte); oraindik ez da islatu kuota diferentzialean 2021eko kanpainaren emaitza, 2022. urte honen hasieran 2020an baino itzultze handiagoak gauzatu direnean, aurreko kanpainan itzulitako kopuruen aldean, zein nagusiki 2020ko azaroa eta abendua artean ordaindu ziren.

BEZaren kudeaketa zuzenarekin eginiko bilketa % 18,8 murriztu da, 138,0 milioi eurotatik 112,1 milioi eurotaraino. Horren zergatia itzultzeen zenbatekoa % 22,2 hedatu izatean datza, % 15,1 hedatu den bilketa totalaren aldean.

Zerga bereziak eta doikuntza fiskalak Estatuarekin

Zerga Berezien bilketa totala % 7,4 murriztu da zuzeneko kudeaketaren bidez. Hidrokarburoen gaineko Zerga % 20,8 murriztu egin da (batez ere, 2021arekiko diru-sarreren egutegi ezberdinagatik); bestalde, Elektrizitatearen gaineko Zerga dugu hizpide, bere murrizketa % 64,4koa izanik (elektrizitatearen prezio igoera arintzeko ezarpen-tasa jaisteagatik), horiek izanik murrizketa honen eragileak.

BEZaren gainean Estatuarekin eginiko doikuntza fiskalen edota Fabrikazioko Zerga Berezien harira, likidazioa hiruhileko bakoitzaren amaieran egin ohi da; islatutako zenbatekoak ekainean kontabilizatutakoak dira. Beraz, Nafarroako Foru Ogasunaren kudeaketa zuzenaren diru-bilketak uztailean metatuko zen totalaren % 71,4 ordezkatzen du.