Peña II, Urrutikoetxea, Mariezkurrena II eta Alberdi pilotariek irabazi dute IX. Bizkaia Torneoa

0

Bizkaia Frontoian jokatu da guar IX. Bizkaia Torneoko finala. Anboto taldeko pilotariek irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako torneoa. Hala, garaipena Peña II.ak lortu du lau t ‘erdiko modalitatean, Urrutikoetxeak eta Mariezkurrena II.ak binakako modalitatean eta Alberdik banakako modalitatean.

Lau t’erdiko finala Peña II.ak Darioren aurka jokatu dute; binakako modalitatean Urrutikoetxeak eta Mariezkurrena II.ak Atuna III.aren eta Martijaren aurka joka dute; banakako finala Alberdik eta Salaberriak jokatu dute.

IX. Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da. Sei taldek hartzen dute parte eta talde horiek Bizkaiko mendietatik hartzen dituzte beren izenak: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere bada: banakakoa, binakakoa eta lau t’erdikoa.

IX. Bizkaia Torneoa

Bizkaiko bost udalerritan jokatu da Torneoa: Gallarta, Matiena, Zierbena, Arrigorriaga eta Bilbo. Kanporaketak ekainaren 11, 12, 18 eta 19an jokatu ziren.

Bizkaia Txapelketan 24 pilotarik hartu dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; lau t ‘erdikoa 6 pilotarik osotu dute eta beste 6 pilotarik banakako modalitatean jokatu dute Torneoa.

Gallartan ekainaren 11n eta Matienan 12an jokatu ziren final-laurdenetako bi kanporaketak.  Ekainaren 18an lehen finalerdia jokatu zen Zierbenan eta bigarrena hurrengo egunean jokatu zen, ekainaren 19an, Arrigorriagan.

Parte hartu duten taldeak

Taldeak zozketa bidez osatu ziren, eta taldeetako kapitainak ranking bidez izendatu ziren:

Hona hemen taldeak:

  • Ganekogorta: Irribarria eta Zabaleta binakakoan, Zabala banakako modalitatean eta Elezkano II.a lau t’erdikoan.
  • Oiz: Ezkurdia eta Rezusta binakakoan, Elordi banakako modalitatean eta P. Etxeberria lau t’erdikoan.
  • Gorbeia: Altuna III.a eta Martija binakakoan, Salaberria banakakoan eta Dario lau t’erdikoan.
  • Sollube: Laso eta Imaz binakakoan, Bakaikoa banakako modalitatean eta Agirre lau t’erdikoan.
  • Anboto: Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II binaka, Alberdi banakako modalitatean eta Peña II lau t’erdikoan.
  • Kolitza: Jaka eta Albisu binakakoan, Zubizarreta III banakako modalitatean eta Artola lau t’erdikoan.