Delituak egonkortu eta atxiloketak asko ugaritu dira Donostiako Aste Nagusian

0

Lapurketek izan dituzte salaketa gehien, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak egindako laburpen bateratuaren arabera

Salaketak

Donostiako Aste Nagusiko delituen balantzea 2019koen ia antzekoa da, eta 2018an baino askoz txikiagoa, pandemiaren aurreko azken bi urteekin alderatuz gero.
Horrela, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 350 salaketa zenbatu dituzte guztira aurten, 2019koaren kopuru ia antzekoa (349), baina nabarmen txikiagoa 2018an erregistratutakoa baino (504).

Atxiloketak

Aldi berean, polizia-jarduerari esker 91 pertsona atxilotu ziren, 2019an (37) edo 2018an (46) baino askoz gehiago. Horietatik 54 atxiloketa Ertzaintzak egin ditu, eta Udaltzaingoak 37. Horrekin batera, 36 pertsona gehiago daude atxilotu gabeko ikertu gisa, (2019an 22 edo 2018an 17).

Zenbaki horiek adierazten dute, Donostiako Udaleko Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Martn Ibaberen arabera, “Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ezarritako segurtasun-operatiboak ondo funtzionatu duela, salatutako delituei eustea eta atxiloketak asko handitzea suposatu bait du”. Horrek agerian uzten du, Ibaberen arabera, “poliziak bere lana egin duela”.

Lapurretak

  • Ohikoa denez, ebasketek salaketa gehienak hartzen dituzte, eta 220 salaketa suposatu dute guztira pasa den asteko balantzean.
  • 2019an 236 delitu salatu ziren
  • 2018an, berriz, 368
  • Intimidazio edo indarkeriaz egindako lapurretak egonkor mantendu dira (17 salaketa)
  • 2019an baino bat gehiago
  • 2018an izandako datu berbera

Ibilgailu barruko lapurretek 2019an baino kasu bat gehiago dute (15 2022an, 14 2019an), baina 2018an baino zazpi gutxiago (22). Aitzitik, ibilgailuen lapurretek ez dute inolako eraginik izan eta ez da salaketarik jaso.

Sexu-indarkeria

  • Sexu-askatasunaren aurkako delituen atalean, ez da sexu-erasoagatiko salaketarik erregistratu
  • Tipologia horrek salaketa bat izan zuen 2019an
  • 2, berriz, 2018an

Sexu-askatasunaren aurkako delituei dagokienez, beherakada bat izan da: joan den astean bi salaketa aurkeztu ziren, hiru 2019an eta 5 2018an.

Ziztaden atalean, bi salaketa formal erregistratu dira, hainbat kasu gehiago ikertu diren arren.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/08/23-an argitaratua