Donostia Zinemaldiak sorkuntza-inbertsoreen biltzar berri bat abiaraziko du

0

Nagusiki ekoizpen espainolekoak izanik garapen-fasean dauden film luzerako hamar proiektu berri aurkeztuko dituzte inbertsio-jardunaldi berritzaile batean. Jardunaldi horretan, nazioarteko inbertitzaileak, ekoizleak, agenteak eta exekutiboak Espainiako ekoizleekin bilduko dira, irailaren 19an eta 20an, Donostia Zinemaldiaren esparruan. (Ikus beherago proiektuen zerrenda osoa). ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ delakoaren barruan kokatzen da ekimena, ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’ jardueraren ardatzetako bat izanik.

Sorkuntza-inbertsoreen biltzar berria CAA Media Finance enpresarekin elkarlanean antolatu da eta ongietorria emango die nazioarteko lehen mailako nazioarteko hainbat adituri, hala nola hauei: Bobby Allen, MUBIko eduki-lehendakariordea; Karin Chien, Louverture Films ekoiztetxeko bazkide eta lehendakariorde exekutiboa; Rose Garnett eta Piers Wenger, A24 Europako zinema-arduraduna eta telebista-arduraduna, hurrenez hurren; Kiska Higgs, Focus Features enpresako ekoizpen- eta erosketa-presidentea; David Flynn, WIIP taldeko drama globaleko burua; Trevor Groth, 30West erakundeko lehendakariorde exekutiboa; Phil Hunt, Head Gear Films etxeko sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia; Vincent Maraval, Wild Bunch International erakundeko sortzaileetako bat eta zuzendarikidea; Teresa Moneo, Netflixeko nazioarteko zinema originalaren zuzendaria; Susan Newman Baudais, Eurimageseko zuzendari exekutiboa; Dawn Olmstead, Anonymous Content taldeko zuzendari exekutiboa; Danny Perkins, Elysian Film Groupeko sortzailea; Tom Quinn, Neoneko zuzendari nagusia; Vania Schlogel, Atwater Capitaleko bazkide zuzendaria; John Sloss, Cinetic Mediako sortzaile eta zuzendaria; Christine Vachon, Killer Films etxeko sortzaileetako bat eta ekoizlea; Patrick Wachsberger, Picture Perfect Entertainment ekoiztetxeko lehendakaria; Diana Williams, Kinetic Energy Entertainment ekoiztetxeko sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboa; Rob Williams Participant Mediako banaketa- eta erosketa-lehendakariordea; eta hainbat ekoizle, hala nola Carlo Cresto-Dina, Mike Goodridge eta Gabrielle Tana, besteak beste.

Roeg Sutherland, Benjamin Kramer eta CAA Media Finance enpresako Sarah Schweitzman biltzarrean izango dira, baita saioen moderatzaile gisa ere, Wendy Mitchell biltzarraren komisarioarekin eta Donostia Zinemaldiko aholkulariarekin batera.

Biltzarra Zinemaldiko industria-akreditatuei bakarrik egongo da irekita, eta hauek bilduko ditu: aurkezpen-mintzaldiak; Espainiako ekoizpen goi-mailako kasu sakonen azterketak; industriaren egungo joerei buruzko mahai-inguruak (hala nola finantzaketaren eta koprodukzioaren joeren gainekoak); narratzaileentzako berrikuntza teknologikoak; eta plataformen gorakadak sortutako aukerak. Ekitaldi pribatu batek, halaber, nazioarteko industriaren ordezkari garrantzitsuak ezagutzera gonbidatuko ditu Espainiako zinema-eskola nagusietako ikasleak.

Aurkeztutako 10 film luzeak –den-denak ekoizpen espainolak edo Espainiarekin koprodukzioan ekoitziak–, lehen mailako zuzendariek zuzentzen dituzte, besteak beste, Swel Noury Cazorla (Azahar Baby, Two Flavours Productions); Baltasar Kormákur (Baleazaleak / Whalemen, At the Ends of the Earth, Euskadi Movie AIE); Asier Altuna (Karmele, Txintxua Films); Lluís Danés ( La Monstrua / Monsters, Castelao Pictures); Pablo Hernando Esquisabel (Una ballena / A Whale, Señor y Señora) eta Gerardo Herrero (Raqa, Tornasol Films) zuzendariak dira proiektuen buruak.

Fikziozko proiektu horiei animaziozko film luze hauek gehitu behar zaizkie: Julio Soto Gurpideren Evolution (The Thinklab Media); Javier Dampierre eta Nacho Sánchezen El secreto de los Reyes Magos / The Secret of the Magi (Arcadia Motion Pictures); eta María Trenorren Rock Bottom (Alba Sotorra, s.l.). Azken bi horiek egileen bigarren filmak izango dira, eta Aina Clotet aktore eta gidoigilearen Oh Nora (Ikiru Films) fikzioa, berriz, egilearen lehen lana izango da.

Zinemagile horietako gehienen aurreko lanek presentzia handia izan dute nazioartean: Asier Altuna Donostia Zinemaldiko hainbat sailetarako hautatu dute; Gerardo Herrerok Berlingo eta Donostiako jaialdietan parte hartu du zuzendari gisa, baita beste jaialdi batzuetan ere (izan ere, 2009an Atzerriko Hizkuntzako Film Onenaren Oscar saria irabazi zuen El secreto de sus ojos / The Secret in Their Eyes filmarekin ekoizle gisa, zeina, orobat, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean ere lehiatu zena); Baltasar Kormákur egileak nola Islandian –bere jaioterrian– hala mundu-mailan (baita Estatu Batuetako estudio nagusiekin ere) egiten du lan, eta bitan hartu du parte Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean; eta Swel Nouryk bere aurreko bi film luzeak Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu ditu, María Trenorrek bezalaxe (Berlinaleko Film Labur Onenaren Teddy Award saria irabazi zuen ¿Con qué la lavaré? lanagatik).