Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, 600 prestakuntza-kontratu inguru egingo dizkie prestakuntza- eta enplegu-tailerren erabiltzaile diren langabeei. Tailer horiek datorren urtean emango dira, eta 7 hilabeteko iraupena izango dute. Erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako diru-laguntza deialdi bati esker egin ahal izango dira, 6,1 milioi eurotik gorako zuzkidura izango duena.