Nafarroako Gobernuak 906.000 euroko laguntza eman die hirugarren sektore kulturaleko 30 bat erakundei

0

Diru-laguntza bi ildotan egituratzen da: Nafarroan garrantzia handia duten erakundeentzat, eta jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak antolatzen dituzten erakundeentzat.

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirol Departamentuaren bitartez, Foru Komunitateko hirugarren sektore kulturala finantzatuko du 906.000 eurorekin. Deialdi horien helburua hirugarren sektorearen kultura-egitura eta -programazioa babestea da, funtsezkoak baitira kultura-jarduera garatzeko eta herritarrek jarduera horiek berdintasunez eskuratu ahal izan ditzaten.