Ostegunean zeharkatu du Barakaldo Espainiako Txirrindularien Itzuliak

0

Ostegunean, abuztuaren 25ean, 2022ko Espainiako Txirrindularien Itzuliaren seigarren etapak zeharkatuko du Barakaldo. Etapakako hiru itzuli handietako bat udalerritik igarotzeak N-634 errepideko trafiko gurpilduna bi orduz etetea ekarriko du, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok adierazi duenez.

«Kirol gertakari garrantzitsu bat da Espainiako itzulia, eta beti da ongietorria Barakaldora, oso zaletasun handia baitugu txirrindularitzarako bertakook.  Ez da hau, ordea, hirira etorri den lehenengo aldia. 2012an hemendik irten baitzen 2012ko Itzuliaren etapetako bat», gogoratu du Madrazok.

Ostegun honetan, Bilbotik Santanderrerako N-634 errepidetik sartuko da tropela hirira. 11:00etatik 13:00erako tartea dauka programatutako probak Barakaldotik igarotzeko, gutxi gorabehera. Hori horrela, bi ordu horietan zirkulazioa moztuko da N-634 errepidean, Zorrotza eta Barakaldo lotzen dituen zubitik Maderas Zubizarretako biribilguneraino, Tragarango mugan.

Hori dela eta, honako aholkuok eman dituzte Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arlotik, probaren karietara erabiltzerik izango ez den ibilbidearen ordez beste hauek baliatzeko:

A-8tik Gurutzerako sarbidea: itxita Horren ordez, Lutxana, Llano eta Gurutzetako herritarrek bezala ospitalera datozenak ere Artzain Onaren kaletik sartu, eta Andikollano kaletik igo ahal izango dira.

Vicente Aleixandre eta Anaitasuna kaleetako auzokoak: N-634ko sarbidea itxita egongo denez, Bakeatik sartu ahal izango dira A-8 errepidera.

Gorostitza eta Errekatxoko auzotarrak: Beteluriko Bidea kaleko ohiko norabidea aldatuko da, eta horrela, Bakea-tik sartu ahal izango dira ibilgailuak hainbat norabidetara abiatzeko.

San Inazio, Irailaren Zortzia eta Karobi Zaharra kaleetako auzotarrak: Eten egingo da trafikoa 11:00etatik 13:00etara, eta beraz, ibilgailuek mugatua izango dute irteera.

N-634 errepidea darabiltenak: goizeko 11:00etatik moztu egingo denez errepidea,  A-8 errepidea  beharko da beste udalerrietara joateko.

«Programatutako antolamenduak udaltzainak eta Babes Zibileko boluntarioak jarriko ditu mozketa-puntu guztietan, erabiltzaileei adierazitako ordezko bideen berri emateko, txirrindularitza proban sortutako eragozpenek bizilagunei ahalik eta gutxien eragin diezaieten», azalduz amaitu du Angel Madrazok.