Zabalik dago irailean hasiko den “EmpleArte” proiektuaren edizio berrian aurreinskripzioa egiteko epea

0

Irailaren amaieran, iraupen luzeko langabeen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen lan-orientazioko «EmpleArte» programa berritzaileren edizio berri bat egingo da Bilbon.

Online formatua izango du. Parte-hartzaileek saio birtualak izango dituzte astean zehar, eta, saio horietan, espezialisten aholkularitza izango dute, enplegua taldean bilatzeko modu berri bat sustatzeko.

Enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da; horretarako, curriculum berritzaile bat sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dira edo elkarrizketetan hobetzeko trebetasunak entrenatuko dira.

Proiektua, DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak eta Europako Gizarte Funtsak POISES programa operatiboaren barruan —lehentasunezko 6. ardatza— finantzatua, Santa María La Real Fundazioak sustatu eta kudeatzen du.

Erabat doakoa den programa honetan parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea daukate aurreinskripzioa egiteko proiektuaren webgunean: https://www.emple-arte.org/es.

Datak eta baldintzak

«EmpleArte» Bilbao proiektuaren bigaren proiektu pilotua irailaren amaieran hasiko da eta azaroaren amaierara arte egongo da martxan. Iraupen luzeko langabeek parte hartu ahal izango dute, 18 eta 60 urte bitartekoek. Edozein ikasketa-maila izan dezakete (ikasketarik ez, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa, unibertsitate-gradua, etab.) eta edozein lan-sektoretakoak izan daitezke.

Espezialisten aholkularitza

Online formatua izango du. Astean zehar, zenbait egunetan, saio birtualak egingo dituzte enplegu-bilaketa modu sortzaile eta berritzailean berraktibatzeko. Santa María La Real Fundazioko espezialisten aholkularitza izango dute enplegu-bilaketako ibilbide berri bat egiteko, zer helburu profesional duten zehazteko eta enplegurako gaitasun orokorrak eta trebetasun digitalak indartzeko.

Sormena sustatzea enpleguaren bilaketa aktiboan

Lan-orientazioko eta enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da; horretarako, besteengandik bereizteko curriculum berritzaile bat sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dira eta elkarrizketetan segurtasuna eta konfiantza irabazteko trebetasunak entrenatuko dira, talde-lanaren bitartez eta kontaktu-sarea handituz.

Inskripzioa

Doako programa honetan parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea daukate inskripzioa egiteko proiektuaren webgunean: https://www.emple- arte.org/es/inscribete.

«Langabezia kroniko bihurtzen denean, beharrezkoak dira berrikuntza eta estrategia berriak. EmpleArte sortu dugu iraupen luzeko langabeei enplegu-bilaketa berri bat sustatzen laguntzeko, prozesu hori sormen eta ilusioz betetako erronka gisa bizi dezaten. Taldean lan egiten dute, ilusioa berreskuratzen dute, enplegurako gaitasunak eta trebetasunak hobetzen dituzte eta beren bertsiorik onena erakusten diete enpresei, modu berritzailean», azaldu du Santa María la Real Fundazioko Enplegurako eta Gizarteratzeko zuzendari Natalia Serranok.