‘Fácil’, Movistar Plus+ plataformaren telesail originala, Donostia Zinemaldian aurkeztuko da

0
PRUEBA

Fácil, Movistar Plus+ plataformaren telesail originala, Destrucción y Salvación taldearekin elkarlanean sortua, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan aurkeztuko da, irailaren 20an (asteartea), Movistar Plus+ Galan, Kursaal 2 aretoan. Anna R. Costak sortutako telesaila Sandra Hermidak ekoitzi du, Natalia de Molina, Anna Castillo, Anna Marchessi eta Coria Castillo ditu protagonista eta udazkenean estreinatuko da plataforman.

Bost atalez osaturiko telesaila da Fácil, aniztasun funtzionala izanik La Barcelonetako etxebizitza batean elkarrekin bizi nahi duten lau emakumeri buruzkoa. Dagokien independentzia aurkitzeko duten modua halako emakumeentzat ezarrita dauden arau guztien aurka talka egiten hasiko da, euren benetako nortasunaren bila dauden emakume gisa jokatzen hasiko baitira, eurei galdetu gabe nolakoak izan behar duten jada erabaki duen mundu batean.

Anna R. Costak Movistar Plus+ plataformarako sorturiko bigarren lana da, Arde Madrid telesailak (Donostia Zinemaldian estreinatua, 2018an Belodromoan) izandako arrakastaren ondoren. Cristina Moralesek idatzitako Lectura fácil eleberrian –Herralde Eleberri Saria eta Narratiba Sari Nazionala– oinarrituta dago.