Ezbeharra atzo, asteartea, gaueko hamaiketan gertatu zen, Bizkaiko Zalla udalerrian. Gueñeserako noranzkoan zihoan auto bat galtzadatik irten zen Orive auzoan, eta, jarraian, kale-argi baten aurka talka egin eta bota zuen. Kale-argi horrek emakume bat jo zuen espaloitik, senide batekin batera, oinez zihoanean.
Gertaeraren berri izan bezain laster, Larrialdi Zerbitzuetako hainbat baliabide bertaratu ziren biktima artatzera. Suhiltzaileak eta osasun-langileak emakumea suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Biktima, 67 urtekoa, Bizkaiko Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman zuten, eta istripua gertatu zenean harekin batera oinez zihoan pertsona ospitalera eraman behar izan zuten antsietate-krisi baten ondorioz.
Istripuaren ondoren, Ertzaintzako agenteek istripua eragin zuen ibilgailuko gidaria atxilotu zuten, 25 urteko gizon bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delituak eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa posible bat egotzita, ez baitzuen gidabaimenik eta alkoholaren eraginpean ari zen gidatzen.