«Bertsondare», bertsolaritzari eta kultura tradizionalari laguntzeko programa berria

0

Lizarran ospatuko den lehen edizio honetako ekitaldiak eskeiniko dira ostiralean Fray Diego Kultur Etxean eta larunbatean Karlismoaren Museoan.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendari Nagusiko Museoen Zerbitzuak «Bertsondare» programa berriaren lehen edizioa antolatu du asteburu honetarako. Programa hori kultura tradizionalaren eta, zehazki, bertsolaritzaren adierazpenak babesteko sortu da. “Bertsolaritzaren tradizioa, Interes Kulturaleko Ondasun immaterial izendatua, gaurkotzeko eta egungo Nafarroako herritarrekin lotzeko asmoz sortu da ekimena», azaldu dute ekitaldia antolatu duen zerbitzuaren arduradunek.

Lehen edizio hau Lizarran egingo da eta hirian dauden bi foru museoek, Karlismoaren Museoak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak bultzatzen dute, Udal lizartarraren laguntzarekin. Ekitaldiak abuztuaren 26an, ostirala, izango dira Fray Diego kultur etxean eta abuztuaren 27an, larunbata, Karlismoaren Museoan.

Lehen topaketa ostiralean hasiko da, 19:00etan, Fray Diego kultur etxean, Uxue Alberdi idazle, bertsolari eta kazetariaren eskutik. Alberdik bere esperientzia partekatuko du publikoarekin Kontrako eztarritik liburuan, Reverso (2020ko Euskadi Literatura Sariak: saiakera) bezala gaztelaniara itzulia, eta bere ikuspegi feminista azalduko du tradizio honen eta bere etorkizunaren inguruan, emakume bertsolarien ahotsa txertatuz.

Jon Maia, Saioa Alkiza eta Julio Soto

Hurrengo egunean, larunbata 27, 12:00etan, Lizarrako Karlismoaren Museoan bertso saio berezia izango da Jose Mari Iparragirreren (1820-1881) eta tradizio karlistaren inguruan. Gai hautatzailea izango den Jon Maiak (bertsolaria eta Iparragirreren irudian aditua) aurkeztuko duen ekitaldi honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela lortu duten Nafarroako bertsolariak, Saioa Alkaiza (2021) eta Julio Soto (2010, 2011, 2015 eta 2017) izango dira.

Saioan zehar museoara bisita bat egingo da, eta euskal poetaren irudiaz eta Karlismoaren Museoaren bildumaz eta proposamenez inprobisazio bat eskeiniko da. Iparagirrek bizimodu bohemioa eta abenturazalea izan zuen, euskal bardoa dei ziezaioten balio izan ziona, eta irudi hori gitarra banaezin batekin eta kantu eta bertsoen inprobisazioarekin bermatzen zuen.

Jarduera hauekin, Museoen Zerbitzuaren arabera, Lizarran dauden Foru Museoak (Karlismoaren Museoa eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa) tokiko komunitatera eta hurbileko lurraldera irekiko zaie. Aldi berean, bertsolarien belaunaldi berriarekin elkartzeko guneak izan nahi dute.