Donostiako Udalak obra interesgarri bat egin du Aizkorri kaleko bizilagunentzat, Antigua auzoan.
Inguru horretan zeuden eskaileren ordez, oinezkoentzako pasabide bat jarri da. “Alde horretako arkitektura-oztopoa kendu nahi genuen, eta kale horretako 54. eta 75. zenbakien arteko sarbidea erraztu, atseginagoa egin eta segurtasuna indartu”, adierazi du Miguel Angel Dez Hiri Mantentzeko zinegotziak.
Obrak segurtasun-arloko araudia betetzen du, 77.415 €-ren kostua izan du eta bi hilabetez aritu dira obra burura eramateko lanak egiten.
Eskailera-maila ugari kendu dira, eta, horrez gain, pasabidea zabaldu eta ur-hornidurako hodia ere berritu da. Bidearen kota jaisteko, indusketa-lan handi bat egin behar izan da, eta kale bereko hainbat blokeri zerbitzu ematen dien saneamendu-sarearen zati bat ere berritu behar izan da.
Obra errematatzeko, luminariak aldatu dira, argiztapena eskasa zen eta. Horrez gain, bi eskubandako baranda bat jarri da, Bentaberriko ibarbidera erortzeko arriskutik babesteko.
2022/08/26-an argitaratua