«Karlismoari buruzko ikerketa» bildumaren zazpigarren liburukia da eta kontragerrillari liberalaren argi-itzalak aztertzen ditu
Karlismoaren Museoak ‘Tirso Lacalle “El cojo de Cirauqui” (1845-1920)’ liburua argitaratu du, 2013tik argitaratzen duen Karlismoari buruzko ikerketa bildumaren zazpigarren liburukia. Ángel García-Sanz Marcoteguik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ohorezko irakasleak, idatzitako argitalpenak, Tirso Lacalle “Ziraukiren herrena” izenez ezagutzen zen kontragerrillari liberalaren irudian sakontzen du, eta bere biografia eztabaidagarriaren argiak eta itzalak aztertzen ditu.