Ortuellako osasun-zentroko instalazioak hobetu dira

0

Azken hilabeteetan, Ortuellako osasun-zentroko instalazioak hobetzeko hainbat obra egin dira, eta urrian amaituko dira autokontsumorako panel fotovoltaikoak jarrita.

Urteko lehen hiruhilekoan, ginekologia eta urologiako kontsultak berritu dira. Kontsulta guztiak margotu egin dira, gune batzuetan zeuden hezetasunak konpondu da, argiztapena hobetu da (LEDak jarri dira), herritarrei arreta emateko eremuan biniloak jarri dira beiratean, eta, ondorioz, argiztapen natural gehiago dago, eta Urologiako kontsultako bainua erabat eraberritu da.

Apirilean eta maiatzean, osasun-zentroko 1. eta 2. solairuak margotu ziren, eta hainbat bizi-lerro instalatu ziren estalkietan –altueretan segurtasuna eskaintzeko babes-sistemak dira horiek–.

Horri esker, Ortuellako osasun-zentroan artatzen diren 8.541 pertsonek eta profesionalek erabiltzen dituzten espazioak modernizatzen eta humanizatzen laguntzen duten instalazioak hobetu dira.