Ertzaintzako agenteek emakume batek igande goizaldean Alde Zaharrean jasandako sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Bilbon.
Igande goizaldean Bilboko Alde Zaharrean sexu-erasoa jasan zuen emakume batek jarritako salaketaren harira, Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen eta, atzo gauean, agenteek ustezko egilea atxilotu zuten.
Arrestatua polizia-egoitzan dago sexu-eraso delitu bat egotzita, eta Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute beharrezko eginbideak amaitu ondoren.