New Directors saila osatuko dute Emad Aleebrahim Dehkordiren ‘Chevalier noir’ eta Luis De Filippisen ‘Something You Said Last Night’ filmek

0
PRUEBA

Egileen lehen bi filmek (Emad Aleebrahim Dehkordiren Chevalier noir / A Tale of Shemroon eta Luis De Filippisen Something You Said Last Night), New Directors saila osatuko dute, eta Carla Simón zinemagileak zuzendutako Carta a mi madre para mi hijo  / Letter to My Mother for My Son film laburra izango da Zabaltegi-Tabakalera saileko azken sarrera. Hala, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan New Directors sailean parte hartuko duten film luzeak 15 dira, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko duten lanak, berriz, 23.

Chevalier noir Emad Aleebrahim Dehkordiren (Teheran, 1979) lehen film luzea da, baina jada zuzendu ditu zenbait film labur: 1388-Undo (2010), Phill (1390) (2011), Lower Heaven (2017) eta Cavalière (2020). Filmak bi anaiaren eta biztanleak irensen dituen Teheranen istorioa kontatzen du.

New Directors sailarekin bat egiten duen beste lehen lana Luis De Filippisen (Toronto, 1990) Something You Said Last Night da, Torontoko jaialdiko Discovery sailean mundu-estreinaldia izango duena. Pelikulak emakume trans gazte baten urratsei jarraitzen die: lanetik kaleratua izan ondoren bere familia italiar-kanadarrarekin oporretara joango da protagonista.

Azkenik, Carla Simónek (Bartzelona, 1986) lehiaz kanpo parte hartuko du Zabaltegi-Tabakaleran Carta a mi padre para mi hijo film laburrarekin, zinemagileak bere familiari egindako omenaldi partzialki fikziozkoa baina guztiz zintzoa den eta Veneziako Mostrako Giornate degli Autori atalean estreinatuko duen horrekin. Simónek Estiu 1993 filmarekin egin zuen debuta film luzeen zuzendaritzan (Made in Spain sailean hartu zuen parte bere lehen lan horrek). Aurten ere Made in Spain sailean izango dugu Alcarràs (2022, film onenaren Urrezko Hartza aurreko Berlinalen) pelikularekin.