PRUEBA
Gaur, asteazkena, arratsaldeko lehenengo orduan jarri dute Agintaritza Judizialaren eskuetan, joan den asteburuan Bilboko Alde Zaharrean emakume baten aurka egindako sexu-erasoa leporatuta Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizona, eta epaileak espetxean sartzeko agindua eman du.
Igande goizaldean Bilboko Alde Zaharrean sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek jarritako salaketaren ondorioz egindako ikerketaren ondoren, Ertzaintzak atzo gauean atxilotu zuen ustezko erasotzailea.
Polizia-egoitzan dagozkion eginbideak amaitu ondoren, arrastatua gaur, asteazkena, arratsaldeko lehenengo orduan, jarri dute Agintaritza Judizialaren eskuetan, eta honek espetxean sartzeko agindua eman du.