Matrix Hondarribia gailendu da gizonezkoen sailkatze-estropadan

0

Matrix Hondarribiko tripulazioa 19:43,72ko denboraz gailendu da gaur arratsaldean Donostiako badiako uretan jokatu den gizonezkoen sailkatze-estropadan. Zierbena Bahías de Bizkaia, Orio – Orialki, GetariaBermeo – UrdaibaiKaiku Berez Galanta eta Ondarroa Cikautxo eskifaiek ere lortu dute, Amenabar Donostiarra Ur-Kirolak 100ekin batera, arraunean egiteko lekua hurrengo bi igandeetan, 2022ko Kontxako Banderaren alde borrokatzeko.