Ertzaintzak Alfonso Mentxaka Lejona, ETAk 1991ko abuztuaren 29an hil zuen agentea, omendu du

0
PRUEBA

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, beste agintari batzuekin eta lankide izan zituen agenteekin batera, omenaldi hunkigarria egin diote gaur Alfonso Mentxaka Lejonari, ETAk hil zueneko 31. urteurrena betetzen denean. Lore-eskaintza Sondikako hilerrian egin da, eta bertan izan dira oroimen-ekitaldia Ertzaintzarekin batera antolatu duten senitarteko eta ahaideak ere.

Alfonso Mentxaka Ertzaintzaren Esku Hartzeko Unitateko (Berrozi) kidea zen 1991ko abuztuaren 29an, “Bizkaia komandoa”, euskal gizartearen aurka beste atentaturik egin ez zezan, desegiteko polizia-operazio batean izandako tiroketan, ETAk hil zuenean.

Konpromisoa Memoriarekin

Omenaldia Ertzaintzaren Zuzendaritza eta Burutza sustatzen ari diren omenaldietako lehenengoa izan da, joan den ekainaren 20an ezarri zenetik “Ertzaintzan zerbitzuan zauritutako edo hildako ertzainei aitormen, oroimen eta omenaldi ekitaldiak egiteko prozedura” arautuko zela.

ETAk hildako agenteei dagokienez, araudiak ezartzen du Ertzaintzak ofizialki egingo dituela urtero era horretako ekitaldiak, beti biktimen familiak edo senideak kontuan izanda eta omenaldia egiteko moduari eta lekuari buruzko xehetasunei dagokienez haien desioak errespetatuz. Omenaldira joaterik ez duten agenteei Ertzaintzak minutu bateko isilunea egitera animatzen die, bakoitzak bere lanpostuan. Banako omenaldi horiek Ertzaintzak ekaineko lehenengo igandean guztiak batera gogoratzeko antolatzen duen ekitaldi nagusia osatuko dute gaurtik aurrera; egun horretan txapel gorrien eskaintza egiten da guztien izenak dituen monolitoan.

Arauketa berri honekin Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak, joan den martxoaren 22an Mila Esker ertzainen elkarteko kideekin izandako bileran, hartutako konpromisoa betetzen da. Bilera hartan biek hitz eman zuten ETAk hildako ertzain bakoitza banaka gogoratzeko eta ikusgai egiteko lanean jarraituko zutela.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

    1. Carlos Díaz Arcocha (1985).

 

    1. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).

 

    1. Juan José Pacheco Cano (1988).

 

    1. Luis Hortelano García (1989).

 

    1. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).

 

    1. Joseba Goikoetxea Asla (1993).

 

    1. José Luis González Villanueva (1995).

 

    1. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).

 

    1. Ramón Doral Trabadelo (1996).

 

    1. José María Aguirre Larraona (1997).

 

    1. Jorge Díez Elorza (2000).

 

    1. Mikel Uribe Aurkia (2001).

 

    1. Iñaki Totorika Vega (2001).

 

    1. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).

 

    1. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).