Perseusek 0 Km-ko zibersegurtasuna eskaintzen die atzerrian dauden euskal erakundeei

0

Perseus Cybersecurity Services enpresak, zibersegurtasun-zerbitzuetan espezializatua, bere bezeroei zerbitzua ematen die, bere jarduerarako kritikoak diren elementuak identifikatuz eta babestuz, eraso-saiakerak hautemanez eta horien aurrean erantzunez. 2018an sortu zen, eta Bizkaiko Parke Teknologikoan du bere egoitza. Hogeita zazpi langile osatzen dute enpresa, eta urte hau “zibersegurtasunaren hainbat arlotan espezializatutako hogeita hamar espezialista osatzen duten taldearekin amaituko dugu: integrazioa, aholkularitza eta SOCko zerbitzuak”, nabarmendu du José Ramón Concha Garcíak, Perseuseko CEOak. 

“Gure bezeroak hornitzaile global baten kalitatea eskatzen duten erakundeak dira, baina tokiko enpresen  hurbiltasunarekin. Km0-ko zibersegurtasuna eskaintzen dugu”, erantsi du konpainiako CEOk. Bere bezeroak atzerrian kokatuta dauden enpresak dira, kudeaketa homogeneoa eta kohesionatua behar dutenak. Une honetan, konpainiak proiektu batean murgilduta dago, Austrian, Txekiar Errepublikan, Frantzian, Alemanian, Polonian, Portugalen, Indian eta Brasilen kokatutako azpiegituretan zibersegurtasun-zerbitzuak emateko. 

Perseus enpresak bere I+G+b saila propioa du, bere prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko eta berrikuntza irekiko proiektuetan parte hartzeko. “Proiektu horietan gure ezagutza eta esperientzia eman ahal izango dugu. Perseusen nortasunean  dago nazioarteko beste fabrikatzaile batzuek egiten duten lana jorratzea. Segurtasun teknologikoari esker, produktu propioa, kalitatekoa eta eskuragarri eskaini dezakegu”, José Ramón Concha Garcíak azaldu duenez. 

Lau urteko ibilbidean, enpresa bizkaitarrak SPRIren hainbat programatan parte hartu du, hala nola, Hazitek, Hazinnova, Industria Digitala, Innobideak-Kudeabide, edo Ekintzaile. Etorkizunari begira, Perseusek bere espezialista taldea sendotzen jarraitu nahi du, “gure eskaintza sendotu eta gure inguruko bezeroengan eta zibersegurtasunaren sektorean ikusten ari garen beharretara egokitu”, Perseuseko CEOak adierazi duenez. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.