Izen handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizle ugarik berretsi dute Donostian izango direla Zinemaldiaren 70. urteurren honetan, eta Glenn Close aktorea izango da epaimahaiburu epaimahai ofizialean. Juliette Binochek eta David Cronenbergek Donostia Sari bana jasoko dute, baina horiek ez ezik, Penélope Cruz (En los márgenes), Ricardo Darín (Argentina, 1985), Kazuo Ishiguro (Living), Vicky Krieps (Corsage), Diane Kruger eta Liam Neeson (Marlowe), Noémie Merlant eta Nahuel Pérez Biscayart (Un año, una noche), Hannah Schygulla (Peter Von Kant) eta Olivia Wilde (Don’t Worry Darling) ere etorriko dira jaialdira, besteak beste.
Zinema garaikideko zinemagile garrantzitsuenetako zenbaitzuk Donostiara bertaratuko dira beren azken ekoizpenak erakustera; hala, Sebastian Lelio (The Wonder), Ulrich Seidl Georg Fiedrich aktorearekin (Sparta), Hong Sangsoo (Walk Up), Wang Chao (A Woman) eta Christophe Honoré (Le Lycéen) –Vincent Lacoste eta Paul Kircher aktoreekin batera– Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian ariko dira. Eta Neil Jordan irlandarrak gerturatuko da Sail Ofiziala ixteko. Claire Denis (Avec amour et acharnement), Louis Garrel (L’innocent) zuzendari, aktore eta gidoilaria, François Ozon (Peter von Kant) eta Thomas Salvador (La montagne) izango dira, bestalde, Frantziako zinemaren ordezkariak. Alfonbra gorrian azalduko edo ikus-entzuleei aurkeztuko dizkiete filmak, orobat, Europako zinemaren beste ordezkari batzuek, hala nola Cristian Mungiuk (R.M.N.), Dardenne anaiek (Tori et Lokita).
Pandemiaren ondoren, Asiako zinemak presentzia zabala izango du berriro Zinemaldiak. Wang Chao eta Hong Sangsoo (Song Sunmi, Cho Yunhee eta Kwon Haehyo antzezleak lagun dituela) ez ezik, Hirokazu Koreeda Donostia Saria (Broker) ere itzuliko da, eta Hyakka / A Hundred Flowers filmeko lantaldea ere etorriko da (zehazki, Genki Kawamura zuzendaria eta Masaki Suda eta Mieko Harada aktoreak), Erik Shirai (Nowhere to go but everywhere) eta Takayuki Fukata (Naname no rouka / Itchan and Satchan) zuzendariez gainera.
Latinoamerikako zinemaren ordezkariak oso ugariak izango dira edizio honetan, zuzendari ugari bertaratuko baitira gure hirira: Santiago Mitre (Argentina, 1985), Diego Lerman (El suplente) −Juan Minujín eta Alfredo Castrorekin batera−, Laura Mora (Los reyes del mundo), Manuel Abramovich (Pornomelancolía), Santiago Loza (Amigas en un camino de campo), Natalia Beristain (Ruido), Andrés Di Tella (Diarios), Diego Céspedes (Las criaturas que se derriten bajo el sol / Les créatures qui fondent au soleil)), Patricio Guzmán (Mi país imaginario), Manuela Martelli (1976), Carolina Markowicz (Carvão), Laura Baumeister (La hija de todas las rabias), Natalia López Gallardo (Manto de gemas), Juan Pablo González – Teresa Sánchez (Dos estaciones) aktorearekin batera–, Valentina Maurel (Tengo sueños eléctricos) eta Ana Cristina Barragán (La piel pulpo).
Zinema espainiarrari gagozkiola, Donostian izango diren zuzendari, antzezle, gidoigile eta ekoiztetxeen zerrenda zabal-zabala izango da. Sail Ofizialean, eta Modelo 77 inaugurazio-filmari dagokionez, Alberto Rodríguez, Rafa Cobos, Javier Gutiérrez, Miguel Herrán, Jesús Carroza, Fernando Tejero eta Catalina Sopelana etorriko dira; Suro filmaren ordezkari gisa, Vicky Luengo, Pol López eta Ilyass El Ouahdani aktoreek egingo diote lagun Mikel Gurrea zuzendariari; Girasoles silvestres ordezkatzeko, berriz, Jaime Rosales izango da Donostian Anna Castillo, Oriol Pla, Carolina Yuste eta Manolo Solorekin batera; Pilar Palomero zuzendariak bere La Maternal aurkeztuko du eta Ángela Cervantes eta Carla Quílez antzezleen lagunduko diote; La consagración de la primavera pelikulak Fernando Franco, Valèria Sorolla, Telmo Irureta eta Emma Suárez izango ditu ordezkari; Isabel Coixet El sostre groc lanaren protagonistekin etorriko da Gipuzkoako hiriburura, eta Apagón telesailaren bost errealizadoreak eta antzezleetako asko izango dira, baita ere, Zinemaldian: Rodrigo Sorogoyen, Raúl Arévalo, Isa Campo, Alberto Rodríguez, Isaki Lacuesta, Patricia López Arnaiz, María Vázquez, Ainhoa Santamaría, Miguel Fernández eta Luis Callejo.
Perlak Sailari buruz, bestalde, Sorogoyen (As Bestas, Isabel Peña, Luis Zahera eta Diego Anido aktoreekin) eta Lacuesta eta Campo (Un año y una noche, Noémie Merlant, Nahuel Pérez Biscayart eta Natalia de Molina aktoreekin) izango dira berriz Donostia Zinemaldian. Juan Diego Bottok zuzendutako bere lehen lana –En los márgenes– aurkeztuko digu, Luis Tosar eta Penélope Cruz Donostia Sariarekin batera (Cruzek, gainera, Zinematografia Sari Nazionala jasoko du larunbatean), eta halaxe egingo du, baita ere, Oriol Paulok Los renglones torcidos de Dios filmarekin, Bárbara Lennie, Eduard Fernández eta Loreto Mauleón antzezleez lagunduta (Mauleónek Gelditasuna ekaitzean Euskal Zinemaren Galako filmean ere parte hartu du aktore gisa).
Zabaltegi-Tabakaleran, Elena López Rierak El agua aurkeztuko digu, eta Luna Pamiés, Nieve de Medina eta Bárbara Lennie (berriro) antzezleek egingo diote lagun; Carlota Pereda Cerdita filmaren zuzendari eta gidoilaria ere Donostiara bertaratuko zaigu Laura Galán, Richard Holmes, Pilar Castro eta Claudia Salas.
RTVEren bi galei dagokienez, hauek bidaiatuko dute Donostiara: Historias para no contar filma ordezkatuz, Cesc Gay zuzendaria eta Chino Darín, Verónica Echegui, Javier Rey eta Nora Navas; Las paredes hablan pelikularen izenean, Carlos Saura zinemagilea; Fácil telesaila –Movistar Plus+ Galan estreinatuko dena– ordezteko, Anna R. Costa sortzailea etorriko da Natalia de Molina (Un año, una noche filmean ere bai), Anna Marchessi eta Carolina Coria Castillo aktoreekin. Zinemirari gagozkiola, Alauda Ruiz de Azúa zinemagileak bere lehen lana aurkeztuko digu, Cinco lobitos, Susi Sánchez aktoreak lagunduta.
Made in Spain sailean, Carla Simón (Alcarrás) (Carta de mi madre para mi hijo film laburra ere aurkeztuko du) eta Albert Serra (Tourment sur les îles / Pacifiction) zuzendariek euren filmak aurkeztuko dituzte, Marta Etura eta Francesc Garrido Joan-Marc Zapata zuzendariaren aldamenean izango dira El color del cielo filmaren aurkezpenean; Daniel Grao eta Ricardo Gómez aktoreek ere gauza bera egingo dute Carlota González-Adrio zuzendariarekin La casa entre los cactus filmaren aurkezpenean, azkenik, Alejo Stivel eta Ariel Rot musikariek Álvaro Longoriak zuzendutako Tequila: sexo, drogas y rock and roll dokumentala aurkeztuko dute.
Belodromoko filmek ere musika ugari izango dute: Sintiéndolo mucho filmaren izenean Joaquín Sabina eta Leiva izango dira Donostian, Fernando León de Aranoa zuzendariaz gain; Fermin Muguruza, Ariadna Gil, Antonio de la Torre, Itziar Ituño, Darko Peric eta María Cruickshank etorriko dira, berriz, Black is Beltza II: Ainhoa aurkeztera; eta Paco León zuzendariari gagozkiola, Dora, Carmen Maura, Carmen Machi, Luis Bermejo, Ayax Pedrosa, Wekaforé eta Hovik Keuchkerian aktoreen laguntza izango du Rainbow aurkezteko.
Programazioa eta sarreren salmenta
Programazioa astelehenean (hilak 5), argitaratuko da Zinemaldiaren webgunean eta tokiko egunkarietan; asteazkenean (hilak 7), filmez film gidaliburua egongo da eskuragarri, eta igandean (hilak 11), 9:00etan jarriko dira salgai sarrerak, Zinemaldi Plazako onlineko sistemaren eta leihatilen bidez, Kursaaleko beheko solairuan. Iaz bezala, hilaren 11n (igandea) Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako (ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18) sarrerak erosi ahalko dira; hilaren 12an, berriz, astelehen (irailaren 19a), astearte (irailaren 20a) eta asteazkenerako (hilaren 21a) sarrerak, eta horrela amaitu arte.
Abuztuaren 16tik aurrera, Belodromoko hiru filmetarako (Sintiéndolo mucho, Rainbow eta Black is Beltza II: Ainhoa) sarrerak eros daitezke, eta atzotik (irailaren 1a), berriz, inaugurazio-galarako (ostirala, irailaren 16a), amaiera-galarako (larunbata, irailaren 24a), eta Juliette Binoche eta David Cronenberg Donostia Sarietarako (igandea –hilaren 18a– eta asteazkena –irailaren 21a–, hurrenez hurren) sarrerak.
Sintonia berria
Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi konpositoreek sortutako Zinemaldiaren sintonia berria ere aurkeztu da 70. edizioko prentsaurrekoan.
Epaimahaiak
Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Glenn Close Donostia Saria izango da, film hauen protagonista, hain justu: Fatal Attraction, Dangerous Liaisons, Albert Nobbs (Sail Ofiziala, 2011) eta The Wife (Sail Ofizialaren amaierako filma 2017an). Glenn Closerekin batera, Antoinette Boulat casting-zuzendari eta zinemagilea (Frantzia), Tea Lindeburg errealizadore eta gidoilaria (Danimarka), Matias Mosteirín ekoizlea (Argentina), Rosa Montero idazle eta kazetaria (Espainia), Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisuala (Lesoto) eta Hlynur Pálmason zuzendari eta gidoilaria (Islandia) izango dira.
- Glenn Close, aktorea, Estatu Batuak (EPAIMAHAIBURUA)
- Antoinette Boulat, casting-zuzendari eta zinemagilea, Frantzia
- Tea Lindeburg, errealizadore eta gidoilaria, Danimarka
- Matías Mosteirín, ekoizlea, Argentina
- Rosa Montero, idazle eta kazetaria, Espainia
- Lemohang Jeremiah Mosese, zinemagile eta artista bisuala, Lesoto
- Hlynur Pálmason, zuzendari eta gidoilaria, Islandia
- Alina Grigore, zinemagilea, Errumania (EPAIMAHAIBURUA)
- Paolo Moretti, programatzailea, Italia
- Paula Arantzazu Ruiz, zinema-kritikaria, Espainia
- Selva Almada, idazlea, Argentina
- Ashmita Guha, zinemagilea, India
- Giovanni Pompili, ekoizlea, Italia (EPAIMAHAIBURUA)
- Tatiana Huezo, zinemagilea, El Salvador
- Júlia Olmo, zinema-kritikaria, Espainia
- Albertina Carri, zuzendari, gidoilari eta ekoizlea, Argentina (EPAIMAHAIBURUA)
- Vanja Kaludjercic, Rotterdamgo jaialdiaren zuzendaria
- Manuel Calvo, ekoizle eta zuzendaria
- Ander Izagirre, periodista y escritor (EPAIMAHAIBURUA)
- Nerea Kortabitarte, komunikatzaile eta idazlea
- Txema Muñoz, programatzailea
- Andrés Di Tella, zinemagilea, Argentina
- Pau Brunet, Industriako ekoizpen, banaketa eta analisia, Espainia
- Claudia Calviño, ekoizlea, Kuba
- Katrin Pors, ekoizlea, Danimarka