Bingen Zupiriak Sota familiari itzuli eta Bilboko Arte Ederren Museoan gordailuan egongo diren bi obren aurkezpenean parte hartu du

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko lehendakariorde Bingen Zupiriak Bilboko Arte Ederren Museoak Cornelis van der Voort eta Luis de la Cruz y Ríos margolarien garrantzi handiko bi lan, gordailuan eskuratutakoak, aurkezteko ekitaldian parte hartu du.  Obra horiek Ramón de la Sota y Llano (1857-1936) euskal enpresaburuari konfiskatu zizkioten Gerra Zibilean, eta, orain, haren oinordekoei itzuli zaizkie.

Bi lanak daude egoera ezin hobean kontserbatuta, eta doitzeko tratamendu batzuk besterik ez zaizkie egin behar izan; bestalde, haiei buruzko zenbait ikerketa egin dira, bide eman dutenak haien egiletza zehazteko.