Elma Saiz Nafarroako Gobernuaren bozeramaile berria izango da

0

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saiz Nafarroako Gobernuaren bozeramaile berria izango da

Maria Chivite Lehendakariak gaur goizean sinatu du izendatzeko foru-dekretua, eta, horren bitartez, erantzukizun horretan dagoen Javier Remirez lehen lehendakariordea ordezkatuko da; Remirezek gainerako eginkizunak betetzen jarraituko du.

Erreleboa egingo da “Gobernuaren arlo ekonomikoak legegintzaldiaren azken txanpan hartuko duen lehentasun publikoa” dela-eta, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrak onartzea eta Europako funtsak jaso eta kudeatzea izango  baitira berehalako erronkak.