Epea ireki da Hasi Gazte – Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarietara hautagaiak aurkezteko

0

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) Hasi Gazte – Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarien hirugarren edizioa aurkeztu du; saria Laboral Kutxarekin, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartearekin (ANEL) eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin (CEIN) lankidetzan ematen ditu.

Pandemiaren ondoren berreskuratutako sari hauen eskutik, ‘Ekimen Gazte Onena’ eta ‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ aintzatesten dira, kategoria bakoitzerako 3.000 euroko zenbatekoarekin.

Golardoen helburua da pertsona eta enpresa gazteen ekonomia sozialerako ekimenak eta proiektuak sustatzea, eta haien okupazio eta lanbide garapenean aukeren sorrera hobetuz joatea.

Xehetasunen berri gaur goizean ematen aritu dira NGI-ko Carlos Amatriain zuzendari gerentea; Izaskun Goñi Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko zuzendari nagusia; Ignacio Ugalde ANEL-eko lehendakaria; eta Maitane Bueno Laboral Kutxako eremuko zuzendaria, azken edizioan saritu direnen arteko entitatea den Txiribueltako instalaziotan.

Gazteen garapen profesionala
Amatriainek, aurkezpenean, nabarmendu du “lau entitateok egungo egoera konplexua ikusita dugun sentsibilitatea; beraz, itun baten esparruan ari gara lanean, asmoa izanik gaztera nafartarraren artean Ekonomia Sozialean ekintzailetza bultzatzea eta sustatzea, Nafarroan garapen sozio-ekonomikoa ahalbidetzeko formula inklusiboa eta jasangarri modura, pertsonak, ekoizpenerako enplegu eraginkorra eta guztiontzako lan arduratsua oinarritzat hartuz.”

Eta bere esanetan “Hasi Gazte sarien hirugarren edizio honek pertsona gazteen okupazio aukeren sorreran eta hobekuntzan edota lanbide garapenean lanean jarraitzeko asmoa du hemen gauden entitate bakoitzak garatzen dugun ekintzen hein handi batekin batera”.

NGI, Laboral Kutxa, ANEL eta CEIN baterako lanean ari dira itun baten esparruan, Nafarroako gazteriaren artean Ekonomia Sozialeko ekintzailetza bultzatu eta sustatze aldera, garapen sozio-ekonomikoa ahalbidetzeko formula inklusiboa eta jasangarri modura, pertsonak, ekoizpenerako enplegu eraginkorra eta guztiontzako lan arduratsua oinarritzat hartuz.

Bi kategoria
Sari hauek bi kategoriatan banatzen dira, alde batetik, ‘Ekimen Gazte Onena’ dago, proiektu eta ekintzailetza fasean dauden gazteentzat. Eta bestetik, “Gizarte Ekonomia Finkatuaren Enpresa Gazte Onena’, horietako bakoitza 3.000 euroko zenbatekoarekin hornitua.

‘Ekimen Gazte Onena’ sariak garapenerako bideragarritasun eta aukera errealak dituen pertsona gazteek planteatutako Ekonomia Sozialaren enpresa ekimen onena aitortzea du xede eta ondorioz, ez dagokio enpresa bezala inskribatzea 2019ko irailak 5 baino lehen. Ekimena gutxienez bi pertsonek aurkeztu beharko dute; eta horietatik gutxienez % 25, 36 urtetik beherakoak izan behar dira 2019ko irailak 5 baino lehen.

“Gizarte Ekonomia Finkatuaren Enpresa Gazte Onena’ kategorian berriz, 2014ko irailak 6 eta 2019ko irailak 5 artean dagoeneko eratutako enpresak aintzatetsi nahi dira. Kasu honetan, pertsona bazkide langileen % 25 gutxienez 36 urtetik beherakoak izan beharko dira ekonomia sozialaren enpresa bezala erregistratzeko unean; gainera, pertsona hauek orainaldian enpresan lanean arituko dira.

Sari hau beste batzuetatik bereizten duena da gazte ekintzaileak babesten dituela jadanik eratuta dauden enpresen edo ekintzailetza proiektuen sorrerarako hala nola jarraipeneko proiektuen iraupenerako, betiere euren jarduera ekonomia sozialaren esparruan garatzen bada.

Kandidaturen hautagaitza prozesua
Entitate interesatuek bere kandidaturak irailak 30era arte aurkeztu ahal dituzte. ANEL-ek finalistak aurre-hautatuko ditu, kategoria bakoitzeko gehienez 5 proiektu onartuz. Kandidatura hauek epaimahai aurrean aurkeztuko dira azaroak 2 baino lehen. Defentsa horretatik, kategoria bakoitzean hiru proiektu finalista aterako dira.

Hautaketa prozesuaren laugarren urratsean, partaidetza gizartera hedatuko da, izan ere, herritarrek Hasi Gazte-ren webgunean bozkatu ahal dute hiru finalisten hautaketarako zein bideo baten bidez aurkeztuko diren. Bozketa honek boto guztien % 25 suposatuko du.

Azkenik, Sari banaketa ospakizun publiko batean garatuko da abenduak 15ean Geltoki esparruan, Enpresa Gazte Finkatu onenerako Hasi Gazte 2019 saria. Bertaratuek aurrez aurreko bozketan parte hartu ahal izango dute, botoen % 25a emanez. Ekitaldi honetan sarituak aldarrikatuko dira eta sari ezberdinak entregatuko zaizkie.

Deialdiaren gainerako informazioaNGIren webguneankontsulta daiteke

Ikusi Gazte Erakusketa NUPen
Proiektu eta ekimenetarako babes berezi honetaz haratago, Sari hauen beste helburuen artean Ekonomia Soziala azken finean zer den hobeto ulertzen eta barreiatzen laguntzea dago, bere garapena bultzatze aldera, izan ere, pertsona oinarritzat hartzen du eta bere helburua da kalitatezko enplegu parte hartzaile, arduratsu eta jasangarri bat sortzea eta mantentzea.

Printzipio horiek dira Ikusi Gazte erakusketak hedatu eta barreiatzen dituenak; herritar ororengana eta bereziki gazteengana iristeko diseinatuta dago; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian bisitatu ahal izango da, irailaren 19tik aurrera.

Txiribuelta eta Geltoki, azken edizioko sarituak
2019n ospatutako azken edizioan, 22 proiektu aurkeztu ziren, sei semifinalistak hautatu aldera emandako 5.166 online bozekin eta azken fasean emandako aurrez aurreko 400 boto baino gehiagorekin.

Txiribuelta ekimen sozialeko mikro-kooperatiba, desgaitasuna duten pertsonentzat eta bere familientzat zerbitzuak ematea helburutzat duena, garaile suertatu zen Ekonomia Sozialaren Ekimen Gazte Onena kategorian, eta Geltoki sozietate mikro-kooperatiboa, Iruñako antzinako autobus geltokia ordezkatzen duena, Ekonomia Sozial Finkatuaren Enpresa Gazte Onena kategorian saritua izan zen.

Ekonomia soziala Foru Komunitatean
Nafarroa, ekonomia sozialaren garrantzia eta sustraiak nabarmenki bistaratzen dituzten komunitateen artean dago, eta horien baitan, kooperatiba eta sozietate laboral modura konfiguratuta daudenak nagusitzen dira (% 60tik gora).

Zifretan, datuak honakoak dira: ekonomia sozialaren 1.250 enpresatik gora; batez beste 20.000 pertsona enplegatu, zeinek Nafarroako sektore pribatuan herritarren % 8,5etik gora ordezkatzen duten; 2.400 milioi euroko fakturazioa, batez beste; eta 28.000 kidetu eta boluntariotik gora, Ekonomia Sozialaren enpresetan.