Garraio publikorik gabeko Alli, Astitz, Baraibar, Iribas eta Oderitzeko 242 biztanlek eskariaren araberako ibilgailu-zerbitzua izango dute

0

Larraungo udalerriaren barruan kokatutako Alli, Astitz, Baraibar, Iribas eta Oderitzeko 242 biztanlek, orain arte garraio publikorik izan ez badute ere, eskariaren araberako ibilgailu-zerbitzua izango dute laster, eta, era horretan, Lekunberrirekin konektatzeko aukera izango dute, eta handik Iruñera joateko autobus-zerbitzuarekin lotzeko aukera ere bai.

Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Cirizak eta Mikel Huarte herriko alkateak Nafarroako Gobernua eta Larraingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute despopulazioaren aurka borrokatzeko zerbitzu berri hau lizitatzeko.

Neurri honek, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak garraio publikoa gizarte bateratu, orekatu eta aurrerakoi bat sendotzeko asmoz sustatzen ari den ekintzekin bat egiten du. Interes orokorreko zerbitzuen irisgarritasuna hobetzea du xede, erronka demografikoaren aurka borrokatuz eta despopulazio arriskuan diren lekuetarako biztanleen finkapena bilatuz.

Larraun, 15 kontzejurekin eratutako udal nafartarra, despopulazio arrisku nabarmenean aurkitzen da Lurralde Kohesioko Departamentuak elaboratutako udalerrien araberako despopulazioaren zonifikazioa eta kategorizazioa kontuan hartuta. Udalerri honek % 56 biztanle baino gehiago galdu ditu azken 33 urtetan, 1989ko bizilagunetatik egungo 916 erroldatuetara pasatuz.

Zerbitzu berriaren funtzionamendua

Eskaeraren araberako bidaiarien garraiorako zerbitzu erregulatu berri hau astelehenetik larunbatera erabiliko da 1,40 euroko tarifa batekin. Larraunetik eta Lekunberrira arteko eguneko espedizio bat bideratuko da, irteera 7.30etan eginez astelehenetik ostiralera eta 8.50etan larunbatetan; beste espedizio bat berriz, Lekunberritik Larraunera garatuko da 18.46etan.

Zerbitzua eskaera dagoenean soilik emango da; horretarako pertsonek plaza erreserbatu beharko dute tokiko informaziorako 012 telefonora edo 948 217 012 zenbakira deituz, eta “Larraun” eta garatuko den ibilbidea idatziz.

Larraungo eremuan garraio publikoaren estaldura emateko esperientzia pilotuak urte beteko iraupena izango du. Epea hau amaitu baino bi hilabete lehenago, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Zuzendaritza Nagusiak eta Larraungo Udalak erabileraren

emaitzak ebaluatuko dituzte, eskaintza eta eskaria, kalitatea eta pertsona erabiltzaileen beharrekiko egokitzapena kontuan hartuta, bere eguneraketa eta balizko jarraipena ere ebaluatze aldera.

Administrazio bien arteko hitzarmenari jarraiki, Lurralde Kohesioko Departamentuak eta Larraungo Udalak neurri berean finantzatuko dute zerbitzuaren prestazioak eragin duen gabezia.

Klima aldaketa baretzeko garraio publikoa

Gehienbat garraio pribatuaren erabileran oinarritutako egungo mugikortasun ereduak zuzenean eragiten ditu klima aldaketa, eraginkortasun energetikoa, soinu eta atmosfera kutsadura hala nola bizi-kalitatea.

Beraz, administrazio publikoek garraio publikoa sustatzea nahi lukete, motordunak ez diren beste baliabide batzuk bultzatzeaz gainera; eta garraio eredu eraginkorragoak nahi lituzkete normalizatu energiaren eta ingurumenaren ikuspegia jarraituz, garraio publikoa bultzatuz, hirian nahiz hiri artean.

Beaz, Nafarroako Gobernuaren arabera funtsezkoa da nazioarteko lankidetzarako gune egonkorrak edota mugikortasun, azpiegitura eta lurralde politiken koordinaziorako foro iraunkorrak sortzeko esfortzua egitea, mugikortasun sistemak eta gizarte nahiz lurralde kohesio sendoagoa sustatuz.