Osasun Publikoak neurriak hartu ditu Zizurko auzo batean izandako Legionellaren agerraldia eteteko

0

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) neurri egokiak hartzeko agindu du Zizurko bizilagun-komunitate batean joan den astean detektatutako Legionellaren agerraldia kontrolatzeko. Bi pertsona ospitaleratu dituzte legionelosiaren diagnostikoarekin. Detektatutako Leginonella agerraldia Ur Bero Sanitarioaren (UBS) instalazioan aurkitu da. Instalazio hori bizilagun-komunitate batek partekatzen du eta kontrol-neurri egokiak (garbiketa eta desinfekzioa) hartu dira. Gaur egun pertsona gehiago edo bestelako komunitate kaltetuak dauden ebidentziarik ez dago.