Udal liburutegietako Irakurketa Klubetan izena emateko epea ireki da Barakaldon

0

Barakaldoko Udalak hiru irakurketa klubak jarriko ditu martxan udal liburutegietan, helduentzat zein haurrentzat. Doako ekimen honen helburua irakurketara animatzea eta hainbat libururi buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea da, hainbat jardueraren bitartez.

Irakurketa-klub berriak Liburutegi Nagusian, San Bizentekoan eta Gurutzetakoan egongo dira. Liburutegi Nagusiaren kasuan, kluba helduei zuzenduta egongo da. Iñigo Larroquek dinamizatutako taldeak 15 pertsona izango ditu gehienez, eta hilean bi ostegunetan bilduko dira literatura-titulu ezberdinetan sakontzeko, kasu honetan gaztelaniaz. Ordutegia 18:30etik 20: 00etara izango da. Izena emateko, hemen.

San Bizenteko liburutegiak helduei zuzendutako euskarazko literatura izango du ardatz. Bileren maiztasuna hilean ostegun batekoa izango da, 90 minutuko saioekin. Kasu honetan, taldea, gehienez 15 lagunekoa, Elena Fernández idazle barakaldarrak dinamizatuko du. Ordutegia 18:30etik 20: 00etara izango da. Izena emateko, hemen.

Hirugarren irakurketa kluba Gurutzetan sortuko da eta 7 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Kasu honetan, taldea gehienez 12 lagunekoa izango da, eta asteartero bilduko da hilean 60 minutuko saioetan. Ana Apika izango da jarduera honen dinamizatzailea, eta euskaraz ere egingo da. Ordutegia 18:00etatik 19: 00etara izango da. Izena emateko, hemen.

Izen-ematea

Izen emateko epea irailaren 5etik 14ra arte, biak barne, irekiko da. Plaza libreak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute udalerrian erroldatuta daudenek

Izen-ematea, 2022/23 ikasturte osorako izango dena, udalaren web orriaren bidez eta udal liburutegietan egin ahal izango da.