106.769 ikaslek COVID-19aren murrizketarik gabe hasi dute ikasturtea Nafarroako ikastetxeetan

0
PRUEBA

Guztira, 106.769 ikaslek hasiko dute gaurtik aurrera 2022-2023 ikasturtea Nafarroako hezkuntza-sisteman, eta COVID-19 pandemia sortu zenetik lehen aldiz murrizketarik ez da izango. Ikasleen %66,06 sare publikoan matrikulatuta dago.

Gaur, asteartea, hasi da ikasturtea Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetan eta bihar, asteazkena, hilak 7 eta ostegunean, irailak 8, sare publikoaren gainerakoak eta itunduak itzuliko dira ikasgeletara, foru geografia osoan barreiatuta dauden 225 ikastetxeak osatu arte. Horrela, datorren ikasturtean, Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Heziketa Bereziko bizikidetza egonkorreko taldeak ikastetxetako edozein egoeran eta eremuan arituko dira elkarrekin interakzioan, DBH, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko taldeak bezalaxe.

Bestalde, jangeletarako eta ikastetxeko gainerako jardueretarako pertsonen arteko tartea mantentzeko beharra ezabatu da, goizeko edo eskolatik kanpoko jardueretan ere jadanik derrigorrezkoa ez izanik.

Ikastetxetako garbiketa berriro ohikoa izango da, 3tik 6 urtera arteko ikasleentzat eskola garraioan musukoak erabiltzeko ardura desagertzen da eta soilik ikasgelak aireztatzeko gomendioa mantentzen da indarrean, klase artean, egunean hainbat aldiz, eguraldia eta gelaren ezaugarriak egokitzea zainduz.

Hiru urteko 5.250 ikasle berri

106.769 ikasleen totaletik, 70.529 (% 66,06) sare publikoaren ikastetxetan matrikulatu dira, gainerakoek aldiz, 36.240, ikastetxe pribatu itunduak hautatu dituzte. Hiru urteko 5.250 neska-mutilen artetik, 3.314 sare publikora joan dira eta 1.936 itunpekora. Total horretatik, 3.741 ikasle A eta G hizkuntza ereduetan tartekatu dira eta 1.509 berriz, B eta D ereduetan.

Hezkuntzako etapen harira, Haur Hezkuntzak 16.869 ikasle hartu ditu (10.793, ikastetxe publikoetan eta 6.076 itunpekoetan). Lehen Hezkuntzan 41.519 ikasle matrikulatu dira; 27.648 ikastetxe publikoetan jardungo dira eta 13.871 aldiz, itunduetan; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) guztira 28.620 zenbatu dira (18.193 ikastetxe publikoetan eta 10.417 itunpeko ikastetxetan); Batxilergoan, matrikula kopurua 8.931 izan da (5.333 ikastetxe publikoetan eta 3.598 itunpekoetan).

Hizkuntza ereduen harira, A eta G ereduek guztira 80.371 metatu dituzte, aldiz B eta D ereduen batura 26.398 da. Eta 36.993 ikasle ingelesa ikasteko programan (PAI) parte hartzen ari dira; horietatik 34.790 ikasle A eta G ereduetan matrikulatuta daude eta 2.203 berriz, B eta D ereduetan.

14.400 ikasle Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako 150 titulaziotan

2022-20223 ikasturtean, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak 31 zikloren ezarpena dakar, oinarrizko, erdi eta goi mailetan, modalitate presentzialean eta lau ziklokorena on line modalitatean, 150 titulazio ezberdinen aukerarekin. Ondorioz, eskaintza honen eskutik, 2022-2023 ikasturtean guztira 14.400 ikasle matrikulatuko dira eta horrek 700 gehitzea eta % 5eko portzentaje igoera suposatzen ditu.

Matrikula datu hauek Lanbide Heziketako ikaskuntza plazen okupaziorako % 95,5eko estaldura bat islatzen dute. Mailen arabera, Oinarrizko LH eta lanbide heziketa Bereziko zikloek, batez beste, ikasleen % 10a ordezkatzen dute; Erdi Mailako zikloek % 43a eta Goi Mailakoek % 47a ordezkatzen dituzte.

Sektore profesionalak aipatzearren, nabarmentzekoa da informazioaren eta eraldaketa digitalaren teknologia sektoreak hala nola mantenu, mekanizatu, berriztagarrien edota elektrizitatearen prestakuntzako industria sektoreak dakartzaten zikloen hazkundea.

Hazkunde horrek, legealdi honetan ikaskuntza horien hedapenerako joera bistaratu du, 11.477 ikaslerekin abiatu zena eta 14.400 ingururekin amaituko dena; horrek, % 26ko hazkunde bat suposatzen du Lanbide Heziketako ikaskuntzen multzoan.

LH ikasten ari den gizonezko eta emakumezko kopuruen arteko diferentzia murriztuz doa, prestakuntza eta hezkuntza maila hedatzen ari den neurrian eta Oinarrizko mailako zikloetan eta LHkoetan, gizonezkoak % 71a eta emakumezkoak % 29a artean dabiltza. Zehazki, Erdi mailako zikloetan eta Erdi mailako espezializazio ikastaroetan gizonezko ikasleak % 60 eta emakumezkoak % 40 dira; goi mailako zikloetan eta maila Goreneko espezializazio ikastaroetan gizonezko ikasleak %56,5 eta emakumezkoak % 43,5 dira.

154 ikastetxetan lanaldi jarraitua egingo da

Ikasturte berriko ikastetxetako jardunaldi motaren harira 141 ikastetxe publikotan eta 13 itunpekoetan lanaldi jarraitua egingo da; 28 ikastetxe publikotan eta itunpeko 37tan lanaldi etena egingo dute, aldiz, 2 ikastetxe publiko eta itunpeko bat jardunaldi malguan arituko dira.

Hezkuntza sare publikoan ikasturte honetan 9.128 irakaslerekin kontatuko da, lanaldi osorako; aitzitik, itunpekoen sarean 2.366 arituko dira.

Nafarroako geografia osorako eskola garraiorako ibilbide kopuruari dagokionez, 280 autobuserako eta 110 taxi garraiorako erabiliko dira. Totalean, 14.000 inguru izango dira ikasle garraiatuak, ikastetxeetan esleitu litezkeen plaza hutsak barne hartu gabe.

Prestakuntza integral bat bermatzeko curriculo berrien onarpena

Nafarroako Gobernua Espainian lehena izan da orain hezkuntza ziklo orotako ikasturte bakoitietan indarrean jarritako LOMLOE-tik eratorritako curriculo berriak onartzeko orduan. Hain zuen Ekaina amaitu aurretik egin zuen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezkoa Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoaren etapetako ikaskuntzen curriculo berrien ezarpenerako foru dekretuen onarpena adostean, horrela hezkuntzaren etapa eta ziklo guztietan curriculo berrien garapen prozesua osatuz.

Dekretu hauek ikaskuntza minimoen oinarrizko edukiak dakartzate, ikasleen hezkuntza garapena erraztera datorren konfigurazio baten eskutik, konpetentzia giltzen garapenean oinarritutako prestakuntza integral bat bermatuz, bere nortasunaren erabateko garapena bultzatuz eta giza eskubideen erabateko erabilerarako prestatuz, egungo gizarteko hiritar aktibo eta demokratikoak kontuan hartuta.

Haur Hezkuntzako ikaskuntzetarako lehenengo dekretua 0 eta 6 urte tarterako

LOMLOE Hezkuntzako lege organiko berriak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen xede izanik 2020-2030 hamarkadarako EBren eta UNESCOren helburuen arabera, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioekin egokitzea eta aurreko eskumen banaketa aldatu zuen Estatua eta autonomia erkidegoen artean, ikaskuntza minimoen oinarrizko edukien arloan.

Nafarroak curriculoen ezarpena osatu zuen Foru Komunitatearen esparruan, aipagarria izanik foru Komunitateko hezkuntza planifikaziorako lehen foru dekretuaren onarpena, 0 eta 6 urte arteko Haur Hezkuntzako etaparen ikaskuntzetarako curriculo bat dakarrena. Jarduketa hori LOMLOE Hezkuntzako Lege Organiko berriarekin egokitzen da, Haur Hezkuntza jaiotzatik sei urtera arteko neska-mutilen arretarako identitate propioa duen heziketa etapatzat hartzen baitu, haurtzaroko eskubideak behar bezala betetze aldera.

Joan den abuztuaren 1ean Hezkuntza Departamentuak oraindaino Eskubide Sozialen Departamentuaren mendean zeuden zazpi haur eskolen kudeaketa zuzena bere gain hartu zuen eta ondorioz guztira 579 ikasle erantsi dira.

Abian dira ikasNOVA 29 ikasgela

Ikastetxe honetako nobedadeen artean, aipagarria da datozen hilabetetan eta pixkanaka, guztira 29 ikasNOVA ikasgela jarriko direla abian, hogei bat herri nafartarretako beste hainbeste ikastetxetan.

IkasNOVA ikasgelak eremu malguak dira, teknologia digital eta pedagogiko aurreratua dakarte, ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatze aldera. Diziplina arteko lanetarako, talde interaktibotan elkarlanean aritzeko, konpetentzia giltza eta berezien garapenerako eta ikaskuntzaren diseinu unibertsalaren jarraibideak direla medio ikasleria guztia barne hartzeko ezin hobeak dira.

Ildo beretik, eta Lanbide Heziketaren esparruan, nabarmentzekoa da lau Ateca ikasgelen ezarpena, hau da, joan den ikasturteko lauri erantsitako teknologia aplikaturako eremuak zeinek ikasleentzat aukera dakarren Lanbide Heziketako eraldaketa digitalari aurre egin ahal izateko.

Azpiegitura berriak

Azpiegituren arloan eta Hezkuntza Departamentuaren unean-uneko jarduketa ugariren artean, 22/23 ikasturtean amaitzea aurreikusten direnak, aipagarriak lirateke Zudaireko Las Améscoas ikastetxeko egokitzapen jarduketak; Sesmako Virgen de Nievas ikastetxe berria; Iruñako Lezkairuko Sotoan eraikitako ikastetxe berria; Fiteroko Juan de Palafox ikastetxearen hedapena; Sarriguren BHI eraikin berria; edota Iruñako Andrés Muñoz Garde Heziketa Bereziko ikastetxe publikoaren hedapen eta egokitzapen lanak.

Era berean erantsi behar dira aireztapen mekanikorako lanak, Barañain BHI ikastetxean. Caro Baroja BHI-ren hedapena; nekazaritzako elikaduraren praktiketarako eraikin berri bat Iruñako Nekazaritzako eta Basoko LHko ikastetxe integratuan; egokitzapen lanak, Egunsenti haur eskolan eta Burlatako Hilarion Eslava ikastetxe publikoan.

Bestalde, patio-estalkiak jarriko dira Leitzako Amazabal BHI eta Iruñako Biurdana BHI eskoletan; ATECA ikasgela baterako barne erreforma CIP Tafallan eta beste jarduketa aipagarri batzuk Donapea CIP, Huarte BHI, Moret-Irubide aita BHI, Plaza de la Cruz BHI, CIP Sakana, Askatasuna BHI, CI Burlata, Beriain Ikastetxea, Tuterako Monreal Dorrea eta Antsoaingo CP Ezkaba bezalako ikastetxeetan, besteak beste, irisgarritasuna, sukaldeen egokitzapena eta kirol pisten eta estalkien birgaikuntza bezalakoak bultzatuz.