Chivitek urrutiko hezkuntzaren balioa nabarmendu du “lurralde-arrakala arintzeko”

0

Nafarroako Lehendakari Maria Chivite UNEDeko Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendari berri pasa den irailaren 1ean izendatu zuten Teresa Imizcozekin elkartu da gaur eguerdian. Nafarroako Jauregian egin duten topaketan, Lehendakariak nabarmendu du urrutiko hezkuntzak duen balioa “lurralde arteko arrakala arintzeko” eta Foru Komunitate kohesionatuagoa lortzeko.

Bileran, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosa ere izan da, eta Chivitek adierazi du zentro hori garrantzitsua dela edozein motatako profiletan kalitatezko unibertsitate-ikasketa publikoak egitea errazteko.

Era berean, bi erakundeen artean egindako lana azpimarratu du, eta, era horretan, eskualdeko beste unibertsitate-zentro batzuekin garatutako lanarekin batera, Nafarroa “ezagutzaren lur bihurtu du, talentua sortzeko eta esportatzeko dai den lurraldea”, “gure ekoizpen- eta gizarte-ehuna indartzeko” helburuarekin.

Azkenik, Lehendakariak berak nahiz Cigudosa kontseilariak eskertu egin dute aurreko zuzendariak, Carmen Jusuek, azken zazpi urte hauetan zentroa berritzeko eta modernizatzeko egindako lana. Biek arrakasta opa diote haren ondorengo Teresa Imizcozi, eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren nahiz Nafarroako Gobernuaren prestutasun eta lankidetza osoa eskaini dizkiote, Iruñeko UNEDek Nafarroako unibertsitate-sistema indartzen jarrai dezan.