Nekazaritzako elikagaien proiektuetarako edo negozio ideiak bultzatzeko AGROFOOD azeleragailuaren deialdi berri bat ireki da

0

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Enpresa Politikarako, Nazioarteko Proiekziorako eta Lanerako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, AGROFOOD azeleragailuaren deialdi berri bat ireki du, nekazaritzako elikagaien sektorean enpresa-proiektuak edo negozio-ideiak bultzatzeko. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) ere parte hartzen du.