COVID-19aren kasuak jaitsi dira Nafarroan eta egonkor mantentzen dira ospitaleratzeen eta heriotzen kopuruak

0

Zazpigarren astez jarraian, behera egin dute COVID-19aren zirkulazioari buruzko datuek Nafarroan. Hala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txosten epidemiologikoaren arabera, abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitarteko astean 191 kasu baieztatu dira PCR edo antigeno bidez (29 kasu 100.000 biztanleko), hau da, aurreko astean baino % 31,8 gutxiago. 60 urtetik gorakoen artean, jaitsiera % 32,9koa izan zen, 116 kasurekin.