Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, ‘A la forma de Venezia’ erakusketa inauguratu du gaur Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean (Oieregi-Bertizarana), NBEk bultzatutako 2022ko Beiraren Nazioarteko Urtea ospatzeko programaren barruan.
Inauguraziora bertaratu dira Ignacio Apezteguia, Kulturako Zuzendari Nagusia, eta Pablo Muñoz, Ingurumeneko Zuzendari Nagusia. “Ezaugarri hauek dituen ospakizun bat material batekin lotzen den lehen aldia da”, esan digute Ondare Historikotik. Alicia Duran doktoreak, CSIC-eko fisiko eta ikertzailea, sustatutako ekimenak, 90 herrialderen eta 2.000 erakunde baino gehiagoren babesa lortu zuen beira “aurrerapen, jasangarritasun, osasun eta gardentasun ikono bezala” aintzatesteko. NBEko Batzorde Nagusiak oniritzia eman zuen 2022an Beiraren Nazioarteko Urtea ospatzeko, “ehuneko ehun birziklagarria den material honek zibilizazioari egin dion ekarpenagatik”.
Erakusketa, Jesus Sesmak koordinatuta, dohainik bisita daiteke urriak 30era arte Jauregiko erakusketa-aretoan eta Kaperan. Beira haizatuko 42 piezadun multzo berezi bat dakarkigu, XIX eta XX mendeetakoak dira, Murano beiraren tradizioa eta beira garaikidearen arteko panoraman izan duten eragina ezagutu dezagun. Erakusketaren ordutegia 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 19:00 izango da. Urriak 13tik aurrera, arratsaldeko ordutegia aldatu egingo da: 16:00 – 18:00.
Gainera, doako bisita gidatu elebidunak egingo dira, Parkean zehar eginiko ibilaldia, markesinako erakusketa eta beirateak barne hartuz, irailaren 24ko 11:00etan (gaztelania) eta 17:00etan (euskera), betiere Europako Ondareen Jardunaldien baitan.
Bertizko Jaurerriaren Parke Naturala hautatu izanaren arrazoia, Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren zerbitzutik arbuiatu digutenez, “Nafarroako Foru Komunitateko beirateen bilduma onenetako bat eta bereziak diren balio natural eta ondare mailakoak dituen gunea izatean datza”.
“Begirada bikoitz honek, bestalde, Europar Kontseiluak irailak 23 eta urriak 3 artean ospatuko diren 2022 Ondarearen Europako Jardunaldietarako hautatu “Ondare Jasangarria” leloarekin konektatzen du”, arbuiatu dute.
Beste jarduera batzuk
Bestalde, Beiraren Urteari buruzko beste hainbat ekimenek “Bertizko argia” liburuxkaren edizio bat dakarte; honek, 2011. urtean Lorategiko markesinaren beirate modernistak leheneratzeko eginiko azterketen informazioa biltzen du xumetasunez. “Zalantzarik gabe, bisitariari Parkeko bitxietako bat gozaraziko diote eta QR baten bidez, bere baitan dituen beirate bildumari buruz gehiago jakiteko aukera emango dute”, azaldu dute erakundetik.
Igandean, urriaren 2an, 11:00etan, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Violenta Romero zaharberritzaileak Oliteko San Pedro elizan “Beirate bat leheneratzea” konferentzia bat emango du, zeinetan azalduko duen “haizete baten ondorioz lehertu zen beiratea leheneratzeko lan zorrotz eta konplexua”.
Amaitzeko, urriak 4an, Iruñan, beira haizatuaren erakusketa bat ospatuko da Diego Rodriguezen eskutik (La Granjako Beira Fabrika Erreala).
Kultura Ondare Immateriala 2021etik
Beira haizatuaren teknika iaz Kultura Ondare Immaterialaren Ordezkatzeko Irudikapena deklaratu zen. Deklarazioan nabarmentzen dira “beira haizatuaren teknikak ordezkatzen dituen balio historiko, immaterial, teknologiko eta artistiko multzoa; baita harekin lotutako prozesuak, ezagutzak, produktuak, erremintak eta makineria ere”. Deklarazio honek dakartzan kultura balioen baitan, deigarri gertatzen dira “denboran zehar iraun duten bi ekoizpen gune: La Granja Beira Fabrika Erreala, Segovian, eta Gordiola Beirak, Mallorcan”.
Ondare Historikotik, nabarmendu nahi da “material honekin eginiko ekarpena zibilizazioko askotariko fazetetan: komunikazioak, arkitektura, osasuna, artea, energia, etab., historiako 5000 urte baino gehiagoko epean”. Halaber “erabat gaurkotasunarekin lotutako beste zerbait dakar: 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako 17 helburuak betetzea, guztiontzat etorkizun hobea bermatze aldera”.