Basurkok Bilbao Bizkaia Beer-en balioa azpimarratu du, garagardoaren sektorea eta lurraldeko gastronomia sustatzeko ekitaldi gisa

0

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak parte hartu du gaur Bilbao Bizkaia Beer 2022ren aurkezpenean. Ekitaldi hori urriaren 7an, 8an eta 9an egingo da eta Bizkaiko hiriburua garagardo-industriaren elkargune bihurtzea du helburu, bi mailatan: kontsumitzaileari zuzendutakoa eta sektore horretako profesionalentzat gordetakoa. Aurkezpen horretan, Basurkok zera nabarmendu du: «ekitaldi horri esker, sektore horretako berritasunak ezagutu ahal ditugu, industria horren nazioarte mailako joera berriak aztertu, negozio-ildo berriak ezagutu… Gainera, eszenatoki horretan gure garagardo-enpresek harremanak ezarri eta sinergiak sortu ahal dituzte estatuko edo beste herrialde batzuetako agenteekin. Hala, Bilbao Bizkaia funtsezko ekitaldia da gure lurraldean sektore horretarako, eta hemen egiten den garagardoa eta gure gastronomia ezagutarazteko, gure mugen barruan eta mugetatik kanpo».

Bilbao Bizkaia Beer-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren babesa du eta bertan parte hartuko dute Euskal Garagardoa Basque Beer elkarteko garagardogileek, zeinek beren produktuak erakutsiko baitituzte uneko erreferentziazko garagardogileen ondoan. Ekitaldi hau bi esparrutan garatuko da: jardunaldi profesional bat, zeinetan garagardo-industriaren balio-kate osoko ordezkariak (ekoizleak, banatzaileak, sektoreko elkarteak…) bilduko dituen lau mahai-inguru egingo diren, eta azoka bat, 70 enpresa ekoizleren 40 garagardo-estilo baino gehiagorekin, zuzeneko musikarekin eta gastronomiarekin.