Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Etxabakoitzeko Udalez Gaindiko Eraginaren Plan Sektoriala (UGPS) aldatzeko dokumentu teknikoak eta ingurumen-azterketa estrategikoa idazteko kontratuaren lizitazioa hasi du 388.300 euroren truke (BEZ sartu gabe).
Gogoan izan, egungo antolamenduarekiko nobedade nagusi gisa, planeamendu berriak dakartzala etxebizitza gehiago, bereziki abestuak, erabilera tertziariokoak (bulegoak) eta merkataritzakoak murriztuz eta zuzkidura, zerbitzu eremu eta eremu berdeen hedapena; Arostegui Etorbidea adeitsuagoa eta jasangarriagoa den egoitza-bide handia bihurtzea; eta San Jorge eta Buztintxuri arteko konektibitatea, bisuala, oinezkoena eta ziklagarria hobetzea, besteren artean.
Azken hilabetetan zehar, foru Exekutiboak herritarren partaidetza prozesu bat gauzatu du, UGPS aldatzeko aukera ezberdinekin. Eta prozesu hori, ondorioen txosten batekin osatu da, zeinetan 4. aukera baztertzea aipatzen den, alegia Donejakue bidearen hego-ekialdetik Elortz ibairako tartean esparruaren hedapen nabarmena planteatzen zuena. Bestalde, erabakitzen da Etxabakoitz 1 – 5 kalean 39 etxebizitza eraikitzea; Barañainen alboan proiektatu ziren etxadien antolamendua aztertzeko beharra; Donejakue Bidea korridore berde bati atxikitzeko aukera bikaina; Partzuergoko hiru udalek aipatutako esparruen hedapenerako iradokizunak aztertzearen komenigarritasuna, eta udal horien, Barañaingo Udalaren, Iruñerriko Mankomunitatearen eta bestelako erakunde hala nola partikularren aldetik antolamendu alorrean unean-uneko beste hainbat alderdi kontuan hartuta eginiko iradokizunak.
Hirigintza-antolamendu berriaren urratsak finkatu dituen jarduketa-esparrua, hain zuzen Partaidetza Planetik eta Partaidetza Planaren Ondoriotatik eratorri dena da. Antolatutako azalera 232 hektarea ingurukoa da, hiru udalerrien elkargune diren Etxabakoitz, Zizur eta Zizur Zendeako orubeak barne hartuz, baita Iparreko Geltokiak eta bere inguruek (San Jorge) egun okupatzen duten eremua ere.
UGPS desblokeatzea
2021eko irailean, Nafarroako, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa eta ADIF ados jarri ziren Prestazio Handiko Trenaren (PHT) etorkizuneko geltokiaren eraikuntza Etxebakoitzeko UGPSren aldi bereko garapenetik bereizteko.
Hitzarmen honen ostean, joan den otsailean, Iruñerriko Abiadura Handiko Partzuergoak, zeinetan dauden Nafarroako Gobernua, Iruñako Udala, Zizur Nagusiko hala nola Zizur Zendeako Udala, aho batez erabaki zuen UGPS aldatzea, dagokion bideragarritasun ekonomiko, juridiko eta materiala errazte aldera. Etxebizitzen eskari errealaren arabera, fasetan banatutako plan bat exekutatzea erabaki zen. Horrela, gainera, bere garapenaren hasiera ez dago baldintzatuta ez Huntsman enpresaren etorkizuneko aldaketagatik, ezta Iruñara Abiadura Handia gauzatzeagatik ere.
Hitzarmen honekin, 11 urteko zalantzazko egoera bati amaiera jarri zitzaion, 2010eko hasieran Nafarroako Gobernuak “Abiadura Handiko Trenaren UGPS” honi behin-betiko oniritzia ematean, eta 2015 urtean UGPSen Birpartzelazio eta Urbanizazio Proiektuen hasierako onarpena gauzatzean.
Planeamendu berriaren gakoak
Etxebizitzari dagokionez, foru Exekutiboak planeamendu berrian eta egungo legedian xedatuari jarraiki 11.733 etxebizitza aurreikusten ditu; horietatik 6.302 babestuak (3.070 BOE eta beste 3.232 BOET) eta 5.431 etxebizitza askeak izango lirateke.
Etxebizitzen eraikuntza fasetan garatuko da, eskari errealaren arabera eta ez hirigintzako garapen bakar batean, hain zuzen egungo UGPSen zenbakiak ekonomikoki bideraezinak bihurtzen dituen faktoretako bat izateagatik.
Merkataritza-azalerari dagokionez, 210.000 metro karratuko murrizketa nabarmena izan dezake, zeren hasierako UGPSan erabat neurriz kanpoko azalera bat kontenplatzen zen, bai azalera handiko saltokietarako ta bai bulegoetarako. Murrizketa hau ez da hurbileko merkataritzan islatuko. Ondorioz, 105.000 metro karratu inguruko merkataritza-azalera bat planteatzen da. Aipatzekoa da gasolindegirako eremu bat eta tren geltoki berriaren alboan dagoen hotel baterako beste bat aurreikusten direla.
Zuzkidura eta zerbitzu eremuen harira, UGPSen esparru osoan 214.000 metro karratu kontenplatzen dira. Eremu berdeen alorrean, halaber hedapen bat ikus daiteke 697.000 metro karratura heltzean.