SPRIk eta EEEk Clean Energy Transition Partnership europar lankidetzaren aukerak aurkeztu dituzte

0
PRUEBA

SPRI Taldeak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) CETP, Clean Energy Transition Partnership lankidetzaren esparruan garatzen diren proiektuak finantzatzeko baldintzak aurkeztu dituzte. Proiektu horien lehen deialdia irailean bertan argitaratzea espero da. Bi erakundeek gaur, asteazkena, egindako jardunaldi batean azpimarratu dute Euskadiko enpresek eta eragileek aukera dutela trantsizio energetikorako irtenbideak bilatzeko.  

Condiciones_específicas_GV_SPRI_CETP

Hitzordua Horizon Europako kofinantzatutako lankidetzei buruzko jardunaldi informatibo bat izan da, eta horien artean CETP dago. Estatuko Ikerketa Agentziak eta CDTIk antolatu dute, Espainiako gainerako agentzia finantzatzaileekin batera, eta helburua izan da lankideen proiektuen finantzaketa eta 2022tik 2027ra Espainiako agentzien parte-hartzearekin aurkeztuko diren finantzaketa-aukerak aurkeztea, bai eta deialdietara sartzea erraztea ere.  

Saioan Espainiaren partaidetza duten sei partenariatuak aurkeztu dira, CETP barne. EEEk eta SPRIk lankidetza horrek Euskadiko enpresa eta eragileentzat trantsizio energetikoa sustatu eta azkartuko duten soluzioen garapen teknologikoan dakarren aukera azaldu dute. 

30 herrialdetako I+G+b programen 50 agente finantzatzaile eta kudeatzaile nazional eta erregionalek osatzen dute CETP. Agente horiek beren lehentasunak lerrokatu dituzte eta guztira 210 milioi euro bildu dituzte 2022an eta 2023an baterako bi deialdi egiteko. Helburua da energia-trantsizioa bizkortzen duten I+G+Bko proiektuak babestea, Energia Teknologien Plan Estrategikoaren barruan (SET Plana), eta 2022tik 2027ra bitartean urtean baterako deialdiak ezartzea.  

Energia Garbiranzko Trantsiziorako Europako Lankidetza  

Europar Batasunak klimaren aldetik neutrala den lehen kontinentea izan nahi du 2050erako. Helburu hori eta beste erronka global batzuk lortzen laguntzeko, Horizon Europaren kofinantzatutako lankidetzek ikerketarako eta berrikuntzarako ekimen hitzartu batzuk ezartzen dituzte. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak –eta haren bi sozietate publikoek, SPRI eta EEEk– parte hartzen dute Energia Garbirako Trantsiziorako Europako Partenariotzan, estatuko eta eskualdeko I+G+Bko funtsak elkartuz, trantsizio hori gauzatzeko beharrezkoak diren teknologien eta sistemen soluzioen aukera zabala garatuz.