Bizkaiko Foru Aldundiak Batzar Nagusietan aurkeztu du Usansolo udalerri berria eratzeko espedientea

0

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan Galdakaoko Udalak egin duen eskaerari buruzko espedientea Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztea onartu du.  Eskaera horren xedea, aurtengo urtarrilean osoko bilkuran onartutako memoriaren arabera, Galdakaoko lurraldearen zati bat bereiztea eta udalerri independente berri bat (Usansolo) eratzea da.

Horrela, Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko 9/2012 Foru Arauak ezartzen dituen izapideak eta epeak bete ondoren, foru erakundeak espedientea izapidetzen jarraitzen du Lurralde Historikoko legegintza-ganberan behin betiko ebazteko.